User Profile

Talaios Liburutegia

Talaios_Liburutegia@paperjale.eus

Joined 1 year, 11 months ago

Talaios Kooperatiban paperjaleak gara eta liburutegi kolektiboa daukagu. Kontu honen bitartez Talaios Liburutegiko fondoaren berri emango dugu: nobedadeak, harri-bitxiak, momentuko intereseko liburuak, iruzkinak etab.

This link opens in a pop-up window

Talaios Liburutegia's books

To Read

avatar for Talaios_Liburutegia Talaios Liburutegia boosted
avatar for Talaios_Liburutegia Talaios Liburutegia boosted

McKenzie Wark EHn

McKenzie Warken Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza liburuaz esan dezakedan gauzarik errazena zera da: mugitzen zaituela. Hortik gora doa, nire kasuan, liburuak sortutakoaren graduazioa. Adjektiboak falta zaizkidan lekuetara iritsi zait, oskola, azala, tripak, arima eta burura.

Gutun bakoitza unibertso bat da. Biografia baten antzera, bertan metatzen diren bizipenak militante, aktibista eta gorputz batek kolektiboki zein indibidualki bizitakoak dira. Eszena bakoitzak eztabaidak pausatzen ditu zure inkontzientean, eta denbora hartuz gero, izaera kontzientean ere bai.

Jokinen sarrerak mamira iristeko lehen soka muturra botatzen du, eta hortik, Daneleren itzulpenek eramaten zaituzte McKenzieren bizitzaren ertz eta zirrikituetara.

Militantzia, herrigintza, bizigintza…
Zaurgarritasuna, eraldaketa, konpromisoa…
Bizitasuna, askatasuna, askitasuna…
Heriotza, maitasuna, borroka…
Arraza, klasea, generoa…
Trantsizioa, etxea, migrazioa…
Emakumea, feminismoa eta femmunismoa
Hirunaka datozkit hitzak…

Liburuak badu biografiaz harago, genealogia kutsua, bidai itxura, mizelio izaera… Oinarrira jotzen du: amaren heriotza eta familia aipatuz. Euskaldunok zuhaitz bat tatuatua dugu gure buruan, eta akaso …

avatar for Talaios_Liburutegia Talaios Liburutegia boosted

'McKenzie Wark EHn'

https://etzi.pm/mckenzie-wark-ehn/

«Militantzia, herrigintza, bizigintza…
Zaurgarritasuna, eraldaketa, konpromisoa…
Bizitasuna, askatasuna, askitasuna…
Heriotza, maitasuna, borroka…
Arraza, klasea, generoa…
Trantsizioa, etxea, migrazioa…
Emakumea, feminismoa eta femmunismoa…»

McKenzie Wark Euskal Herrira dator, eta @teketen talaioskideak ongi etorri/aurkezpen testu hau egindio Etzi-pm|n.

avatar for Talaios_Liburutegia Talaios Liburutegia boosted

Euskal Herriko berdelburu guztiak pasa zarete bi egun hauetan Durangotik?

|ren 'Niretzat bedi zu hildakoan' |rentzat kartel gorrotagarria jartzera behartu gaituzue.

Ez dugu ale gehiago eramango Durangoko azokara. Hemendik aurrera droja bikaina botika onenetan bakarrik.

Baliteke oraindik 'Shengal' komikiaren edo Zero-Hi-Man posterraren azken alerik topatzea. Mila esker @rolariak botikari bezala egin duzuen lanagatik!

avatar for Talaios_Liburutegia Talaios Liburutegia boosted
avatar for Talaios_Liburutegia Talaios Liburutegia boosted

«[...]ez-subjektuen subjektutasuna, berriz, elkartetik sortzen den eragintza eta sentiera da, elkarrekin eratzen den askatasuna eta mundu-sentiera».

@Torrekua|n dugu @eapodaka filosofo bidelagunaren 'Subjektuaren zainak eta adarrak' liburua, kooperatibari oparitua, mila esker!

Elkarrizketa @ueu_orokorra:
https://www.ueu.eus/komunikazioa/albisteak/eduardo-apodaka-ostaikoetxea

Gure eguneroko praktikan kolektibo eta kooperatiboa lantzeko baliagarria izango zaigu.

avatar for Talaios_Liburutegia Talaios Liburutegia boosted

da azken urteetan gehien jarraitu dudan pentsalarietako bat, euskarazko Wikipedian ere artikulua abiatu nuen (osatzeko dago) @euwikipedia: https://eu.m.wikipedia.org/wiki/McKenzie_Wark

Hacker manifestua, kapitalismo digitalaz, komunismoaz, transfeminismoaz, gorputzen eta bizitzen editatzeaz, ebakipuntuen ikuspegitik egiten dituen irakurketek pentsatzeko modua aldatu didate.

Plazera izan da Durango eta Donostian topatu eta entzutea.

@badalab @Jakin @kontseilua @katakrak54 @Teks @Talaioskoop

avatar for Talaios_Liburutegia Talaios Liburutegia boosted
avatar for Talaios_Liburutegia Talaios Liburutegia boosted

reviewed Iris XXII by Yurre Ugarte Rodriguez (Amaiur)

Yurre Ugarte Rodriguez, Julen Ribas Sasiain: Iris XXII (GraphicNovel, euskara language, Txalaparta) 4 stars

Kateaturiko hondamendi multzoen ondotik, XXII. mendean, Numun gizartea sortu dute kokaleku ezezaguneko irlan, landare luminiszenteen …

Kolapsotik abiatutako mundu berri bat

4 stars

Oso gustura irakurri dut komiki distopiko-utopikoa, eta plazera da euskaraz horrelako #ZiFi lanak aurkitzea. Abiapuntu bikaina du, kolapso ekosoziala bera, eta sufrimendu askoren ondoren sortutako kolonia-gizarte berri baten promesa. Gizarte berriaren kokapena eta garapenak berriz mundu berria eta aurrekoaren alderik ilunenak uztartzen ditu arraro-berri elementuekin. Marrazki eta estetika bikainak munduari forma ematen dio, baina batzuetan denboren artean apokalipsitik mundu berri arrarorako elementuak falta direla iruditu zait. Jarraipena izateko hariak baditu, gustora irakurriko nuke datorrena.