User Profile

Talaios Liburutegia

Talaios_Liburutegia@paperjale.eus

Joined 2 years, 9 months ago

Talaios Kooperatiban paperjaleak gara eta liburutegi kolektiboa daukagu. Kontu honen bitartez Talaios Liburutegiko fondoaren berri emango dugu: nobedadeak, harri-bitxiak, momentuko intereseko liburuak, iruzkinak etab.

This link opens in a pop-up window

Talaios Liburutegia's books

To Read

avatar for Talaios_Liburutegia Talaios Liburutegia boosted
Mikel Alvarez Sarriegi: Euskalia (Paperback, Basque language) 4 stars

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, …

Eusko-ZiFi trepidantea

5 stars

Euskarazko #ZiFi|a behar dugu, eta komikigintzan loratzea izan den bezala, espero dut Euskaliaren ondoren etorriko direla berriak. Oso gustura irakurri dut, nobela azido eta erreferentziaz betea, berehala hurbileko egiten diren pertsonaiekin, onenak beti joaten dira lehenik ;).

Teknologia orokorrean bigarren mailako bihurtua, magikotasunetik hurbil, ondo hartutako erabakian, proposatzen den Euskaliak gaur egungo ajeak daramatza etorkizunera, eta #ZiFi|ak orokorrean egiten duen moduan, gehiago deskribatzen du gure egunerokoa etorkizun posiblea baino.

Zoriondu nahi dut Mikel Alvarez Sarriegi egilea ausardiagatik, etorkizunak irudikatzea gaizki ikusia dagoen ildo baita gaur egun gurean, eta dibertimendurako artefaktu honekin bidea irekitzeko esfortzuan ale garrantzitsua jarri duelako.

Nobela beltza, telesail trepidanteak, abentura eroak eta #ZiFi|a gustoko badituzu, gozatuko duzu liburu honekin.

Epikuro, Jonathan Lavilla (itzultzailea), Javier Aguirre (itzultzailea): Zoriontasunaren defentsan (Euskara language, 2023, Katakrak) 3 stars

Duela hogeita hiru mende Epikurok berrogei tratatutik gora idatzi zituen. Ia denak galdu ziren. Salbatu …

Gozatu. Gozatu oporrak, egunerokoa, lan gutxiago egitea, laguntasuna, bizitza ona. Gozatu gauza txiki eta ederrenekin. #EpikuroGehiago! #ESE

[Gozatzeko gomendio bat, irakurri Katakrak kooperatibak argitaratu duen 'Zoriontasunaren defentsan', Epikuro euskaraz]