Nola heldu naiz ni honaino

128 pages

Euskara language

Published March 13, 2017 by Elkar.

ISBN:
978-84-9027-686-0
Copied ISBN!

View on Inventaire

4 stars (5 reviews)

Nola heldu naiz ni honaino, Kattalin Miner : Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna… Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatua emango diona.

1 edition

Bizitza aldatu zidan liburua

5 stars

Zoragarria izan zen liburu honekin topatzea. Garai hartan, oso gutxi irakurtzen nuen euskaraz, eta bai, aurreiritziak nituen. Euskal lietratura, bere osotasunean, hizkuntza jasoegi, idazkera astun, eta argumentu pretenziosoez josita zegoela uste nuen (Artaburua ni, bai). Igartza saria irabazi eta nire eskuetan erori zenean, aurreiritzi horiekin eta muturra okertuta hasi nintzen irakurtzen. Eskerrak! Kattalin Minerren liburu honi esker kausitu nuen euskal literatura uste nuena baino asko bizizago zegoela. Primeranidatzita dago, oso modu naturalean eta testuak primeran korritzen du. Istorio eta pertsonaiak hasieratik harrapatzen zaituzte eta guztia nola amaitzen den jakin nahi duzu. Horretaz gain, Minerren ironia eta erretxintasuna zoragarriak dira. Esan beharrik ez da, liburu honen ondotik, beste hamaika euskal librururen irakurketa etorri zela, bat idaztera ere animatu nintzen. Mila esker, Kattalin.

avatar for istoriozblai

rated it

3 stars
avatar for aitirir

rated it

4 stars
avatar for miru

rated it

5 stars
avatar for Irati

rated it

5 stars