Erabiltzailearen profila

Izaro

Izaro@paperjale.eus

duela 2 urte, 5 hilabete(e)an batu zen

Nire balorazioak: ⭐️: Ez zait gustatzen eta ez dut gomendatzen. Gutxi egongo dira... ⭐️⭐️: Liburua irakur daiteke, baina ez dit inolako zirrarrik ez ekarpen handiegirik egin. Ez dut bereziki gomendatzen. ⭐️⭐️⭐️: Gai edo generoa gustuko baduzu, liburu gomendagarria. Ez bada hala, agian ez! ⭐️⭐️⭐️⭐️: Gai edo genero gustokoa izan ez arren, gomendagarria. Irakurtzea dagomendat! ⭐️⭐️⭐️⭐️⭐️: Oso gomendagarria, maisu lana, irakurri beharreko liburua!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Izaro(r)en liburuak

Irakurtzeko (31 guztiak ikusi)

Orain irakurtzen

2025 urteko irakurketa-helburua

37% osatuta! Izaro(e)k 24 liburutik 9 irakurri ditu.

(e)k John Wick(r)en Juega sucio liburuaren kritika egin du

John Wick: Juega sucio (Paperback, es language, Nosolorol) 4 izar

Los jugadores de rol quieren terminar como un trapo ensangrentado, pero salir victoriosos.

Quieren sentir …

Zikintasunean harri bitxiak lortzen

4 izar

Hasieran, Jhon Wick-en estilo makarrak ez ninduen asko erakarri, 90. hamarkadado DnD rol jokalarien klitxe guztiak betetzen dituela tipoak esango nuke; baina liburua irakurtzen joan ahala, dibertigarria izateaz gain, partidetan ezarri daitezkeen hainbat truko azaltzen dizkigu. Erraz irakurtzekoa eta umore zabarrez azaltzen dituen gauzak izan arren batzuetan, oso erabilgarriak eta uste baino sakontasun handiagokoak dira. Erakargarria eta irakurtzen joan ahala hobetzen doazen liburu horietakoa. #PaperjaleZozketa

(e)k Epikuro(r)en Zoriontasunaren defentsan liburuaren kritika egin du

Epikuro, Jonathan Lavilla (itzultzailea), Javier Aguirre (itzultzailea): Zoriontasunaren defentsan (Euskara language, 2023, Katakrak) 3 izar

Duela hogeita hiru mende Epikurok berrogei tratatutik gora idatzi zituen. Ia denak galdu ziren. Salbatu …

Astun xamarra egin zait

3 izar

Liburu oso motza da, baina hainbeste oin-ohar eta grekera zaharreko parentesiekin, zailtxo egin zait Epikuroren haria jarraitzea. Ziur naiz filosofoaren zale sutsuek ezinbestekotzat joko dituztela, informazio oso interesgarri baitago, baina niri irakurketa asko moteldu eta haria jarraitzeko josta zait. Bestetik, Epikuroren tesiak oso onak iruditu zaizkit beti, eta interesgarriak dira oso autoreen hitzaurreak. #PaperjaleZozketa

(e)k Álvaro Loman(r)en Ser rolero liburuaren kritika egin du

Álvaro Loman: Ser rolero (Hardcover, Español language, Shadowlands Ediciones) 2 izar

"Discursito" gehiegi

2 izar

Ez zait gehiegi gustatu liburua. Beste gauza bat espero nuen, eta jasotakoak nahiko hotz utzi nau. Rola zergatik den ona azaltzen du behin eta berriz, gaiari buelta asko emanez, eta egileak dioen bezala "discursito"-a nola hobetu behar duzun azalduz. Ez dakit, iruditzen zait gauza bera ezateko 2 orritan nahiko zuela. Den-dena ez dago gaizki, baina dirudit mami gutxirekin egindako liburua dela, gauza berberari bueltak eta errebueltak emanez. #PaperjaleZozketa