Itzuli

(e)k Edi Álvarez(r)en Virtus Draconis liburuaren kritika egin du (Draconis, #1)

Edi Álvarez: Virtus Draconis (EBook, Español language, 2025, SanAlva Books) 2 izar

En tiempos desconocidos, donde la magia es una energía renovable, y la tecnología existe en …

Nahasgarria

2 izar

Ez dut gustu-gustura irakurri. Egia esan ez da zearo txarra baina gauza asko era konprimatu batean helarazten dira eta prosodia nahasgarria egin zait. Bada istorioan momentu bat non jainko batek pertsonai bati boterea eskeintzen dion eta horregatik metamorfosi latza jasaten duen. Badirudi garrantzia hartuko duen elementua izango dela baina azkenean beste hainbat elementuren artean nahastu eta bigarren maila batera jaisten da plotpoint hura. Ondorioz, elementu asko desaprobetxatzen direla dirudi hari zehatz baten jarraipena hobesteko. Lagun baten iruzkina daukat buruan: "Gertakizun guztiak oso... seguruak izan dira. Zer gertatuko den erabakitzeko erabaki seguruak hartu dira." Eta guztiz ados nago.

Bai izan ditut akziozko momentuak gogoko, pare bat izan ezik. Informazio "bulkadak" leuntzeko parentesi onak izan dira, kontaera nahiko xehea izanik momentu horietan baina hainbeste luzatzeko ez hain adina. Nolabait haria korapilatzen ari zelaren itxura eman dit, baina azkenean bai jarraitu du joera prediktibo bat.

Hala ere, berriz errepikatuko dut, ez da liburu txarra, baina bai luzeago edo elementu gutxiago izatea gustatuko litzaidake, hain nahasgarria ez izateko.