Back
Maddi Ane Txoperena Iribarren: Zaldi bat (Paperback, Euskara language, 2026, Txalaparta) 4 stars

Alaba jaio eta sei hilabetera, mendira joaten hasiko da Miren, Unai hil eta bortz urtera. …

Iritzia

No rating

Aurreko bi lanak baino gehiago gustatu zait Txoperenaren azkena, batez ere, kontamolde eta egiturari begira. Lesakako makina bat kontu amaieran aitortzen den zaldiaren erreferentzia argitzen dutenak. Bi plano: Mirenena eta Unairena. Bigarrena osoagoa iruditu zait pertsona(iari) egindako omenaldi bat, biografiatik ere baduen erretratu bat. Mirenek bere barne mundua erakusten du: nini baten ama, bikotekide, lagun, langile... Eta duela bost urte hil zen Unairen oihartzuna bizirik duena. Hala ere, marko eta aitzakia gisa (ere) funtzionatzen duen Mirenen gaurko egungo istorioan, garapen edo ondorioren bat espero nuen. Istorio horrek gaur egun mahai gainean jartzen ari garen hausnarketa batzuk azaleratzen ditu: harreman mota desberdinen garrantzia, amatasunaren inguruko erabakiak... Edozelan ere, azken aitortzak egileak dioen moduan Lesakari eskainitako liburua da, leku eta giro zenbaitez gain, gertaera batzuk ere jasotzen ditu.

@Saioanaiz Fua, oso ados zurekin. Ezingo nuke hitz hoberik bota iruzkin baterako, baina zerbait gehitzearren, neri behintzat amaiera garatugabeak hobe utzi dit arima edo, zulotxo hori betegabe utzita. Ez dakit nola jarraituko duen Mirenek baina bukatu duen puntuan bezain huts sentitu naiz, oso gutxi gorabehera. Erabakiak eginda baina gogoetak egin beharrean. Bera amatasunarekin, ni bizitza laboralari puta honekin.