IzaBetizua (e)k Austin Miller(r)en Pholus Reborn liburuaren kritika egin du (Pholus Reborn, #1)
Ba hori, zentauroak.
4 izar
Edukiari buruzko abisua +18
Beno, egitan gustoko izan dudan liburu bat. Argi ikusten da idazleak pasioz idatzi duela (sexu pasarteetan nabarmen karkarakr) baina bere lehenetako idazlan luzea dela ere bai.
Pertsonaia asko daude eta batzuk ez dirudite hain garrantzitsuak, baina azken finean dena gay desira betetzeko besterik ez da. Liburuak narratiboki hori betetzen du ondo; gay grina geldiezina dela, eta behin suspertua ez dagoela atzera botatzerik.
Metamorfosia sufritu ondoren, protagonistak izaki mitologiko moduan berpiztu eta zentauro baten indarra eta sexu-adimena irabazten du, eta horren ondorioz, nolabait inoiz martxan jarri ez zuen gay bizitza hasten du. Hori bai, bere sexu apetitu eta ezusteko identitate berriak bere baitan korapilatuta daudela sumatzen du, eta horrek izaki mitologiko eta ez mitologikoekin harremanetan jartzera eramaten dio... txortan eginez.
Gainera fetitxe asko ageri dira karkarkar