IzaBetizua (e)k Travis Baldree(r)en Legends & Lattes liburuaren kritika egin du (Legends & Lattes, #1)
Ba azkenean negar pixkat eragin dit.
4 izar
Legends & Lattes chill fantasia da, edo -cozy- dirudienez. Gertaera gutxikoa baina bizkor irakurri daitekeena. Viv bere abentura aroa amaitu nahian kafetegi bat muntatzen du. Benetan ez du plana oso argi, baina abenturetan egindako dirutza eta esperientzia sozialarekin pixkanaka kafetegi eder bat osatzen du, goitibera txikiak izanda. Premisa horrekin, noski, ez nuen gidoi aldaketa larririk espero, baina bai faltan bota dut dinamismo pixkat. Orokorrean istorioa nahiko prediktiboa da, baina hala ere entretenigarria. Hori bai, amaierako zatian bai azaleratzen da dinamismo hura.
