
Danba!, John Andueza Altuna
Bilbon, bizitza arrunt, legezko eta gatzgabea daraman gehiengoaren ondoan, badira bizimodu konplikatu, arriskutsu eta legez kanpokoa daramatenak ere. Hala nola …
Euskaraz irakurri, euskaraz bizi
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Bilbon, bizitza arrunt, legezko eta gatzgabea daraman gehiengoaren ondoan, badira bizimodu konplikatu, arriskutsu eta legez kanpokoa daramatenak ere. Hala nola …
Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere familian, eta sekretu hori ageriko …
Urgain bezalako herri baketsuetan ere gertatzen dira gauza ikaragarriak. Galde diezaiotela, bestela, Txomini, kanposantuko arduradunari: hildako bat lurperatzeko prestaketak egiten …
Edukiari buruzko abisua Spoilerrak datoz!!
Ikerketa lan sakona da liburu hau eta, ziurtasunik lortu ezin bada ere, Pakok bertsio ofiziala erabat desmontatzen du 11 datu emanez eta 11 kontraesan agerian utziz. Datu eta deklarazio pilaren artean galtzeko arriskua badu ere, nahiko erraz irakurtzen da eta intrigari ere eusten dio. Sentsazio gazi gozoak bukaeran, sakon ikertu arren deklarazio erabakigarririk ez baitute lortu. Turista holandarren ahotik zerbait potoloagoa espero nuen!
Gai potoloari heltzen dio Enekok saiakera honetan. EHaren egungo zatiketa administratiboak dituen ondoriak azaltzen ditu; euskal herritarron arteko harremanak zailduz muga kultural gero eta handiagoa eragiten du. Ipar eta hegoaldeko herritarron arteko harremanak berriz estutzeko hamaika proposamen eginez bukatzen du liburua. Gai potoloa bai baina erraz irakurtzen da eta kontzientziak astintzen ditu. Heldu diezaiogun erronkari!
Guggenheimeko erakusketa batean ikusi du Norak itzal bat, iheska, lekuz kanpo: beste garai baten gomuta. Ondoan du Alex, galdetu arren …
Agian ez da neure momentua izan liburu honi ekiteko, baina ez nau harrapatu ta azkenean utzi egin dut. Penaz, baina astuna egin zait eta bestelako liburu bati ekingo diot.
Pertsonaia eta bizipen asko lotzen dituen eleberria. Oso lagungarria liburu hasieran "qr" kode bidez kontsultatu daitekeen gida modukoa. Istorioak intrigari eusten dio eta gustura irakurri dut. Askotariko gaiak aipatzen ditu liburuak, egungoak zein historian zeharrekoak. Eugenia pertsonaiaren bidez, esate baterako, gai asko ikutzen ditu: euskaldunon autogorrotoa, emigrazioa, nagusien bakardadea,...
Azpil herriaren zanpaketa eta desegitea kontatzen du nobela honek, eta herri horrek bizirik irauteko egiten dituen ametsak eta borrokak. Idazlearen …
Berehala harrapatzen zaituen eleberria, laburra eta idazkera erraza duena. Nahiko hasieran hilketaren egileak nortzuk diren jakin arren, intrigari eusten dio bukaerara arte benetan gertatutako guztia argitu arte
Naziengandik ihesi zetozen pilotuei laguntzen zien "Comete Sarea"ren inguruko eleberria, 1941ean Pirinioetako mugan kokatua. Eleberriak pasadizo historikoak eta fikzioa jasotzen ditu eta askotariko osagaiak erabiltzen ditu (arriskua, maitasuna, sexu abusuak,...). Goxotasuna, gizatasuna,... trasmititu dizkit hainbat pasartetan. Gustura irakurri dut.
Kartzelan urteak pasatu eta gero, iraganeko zorrak garbitu nahi dituen gizasemea, batetik; negozio ilunak tarteko postutik baztertu zuten eta bere …
Liburua EHko zientzia fikziozko etorkizunean kokatuta dago. Barre asko egin dut liburuaz eta bukaerak ginda jartzen dio. Guztiz gomendagarria!