Reviews and Comments

Ander

Haltzadia@paperjale.eus

Joined 1 year, 11 months ago

Euskaraz irakurri, euskaraz bizi

This link opens in a pop-up window

Iñaki Petxarroman Gutierrez: Lehendakariaren alaba (Euskara language, Elkar) 4 stars

2026an hasi eta 2040 arte, arrapaladan eramango zaituen thriller azkar bat duzu esku artean, Euskal …

Erraz eta gustura irakurri dut; agian pixka bat gehiago espero nuen

4 stars

Eleberri distopikoa: Euskal Herriko hurrengo urteak irudikatzen ditu, faxismoaren gorakada, aldaketa klimatikoa, euskara gainbeheran,...

Erraz irakurtzen da eta engantxatzen du. Gehiago espero nuela esango nuke (espektatibak altu neuzkan agian) baina gustura irakurri dut.

Edurne Elizondo : Itoitz porlanezko gezurra (Paperback, 2004, Txalaparta, S.L.) 5 stars

Francoren garaiko proiektua da Itoizko urtegia. Inguruko herritarrak beti aurka izan dituen urtegia. 1993. urtean …

Itoitzko borroka gogora ekartzen

5 stars

Umea - nerabea nintzen Itoitzen borroka pil pilean zegoenean eta esango nuke gaiak, urrunetik bizi arren, asko markatu ninduela politikoki. Liburu honetan borroka hartako kontakizuna aurkituko duzue, parte hartu zutenen testigantzak,... Urtegia orain dela 20 urte inguru bete zuten ta garrantzitsua da gertatu zena gogora ekartzea. Hau ere geure memoria historikoa da ta.

Iñaki Petxarroman : Su haietatik ke hauek : Gipuzkoa (Paperback, 2012, Txalaparta, S.L.) 5 stars

«Nork esan behar zigun, herri honetan gertatu diren guztiak gertatuta, azkenean hondakinak izango zirela herrialde …

Kazetaritza lan bikaina Gipuzkoan zaramaren inguruan egon zen polemika ulertzeko

5 stars

Kazetaritza lan bikaina Gipuzkoan zaramaren inguruan piztu zen gatazkaren nondik norakoak ulertzeko.

Errauste plantaren aurrekariak, atzean zeuden interesak, zero zabor mugimenduaren sorrera,... azaltzen dizkigu Petxarromanek, garai bakoitzeko albisteak zein politikarien adierazpenak gogora ekarriz.

Eider Rodríguez Martin: Eraikuntzarako materiala (Basque language, 2021, Susa) 4 stars

Harea, zementua, karea. Zerekin taxutu absentzia? Nola zutitu ez dagoena? Zegoenean ere, maiz erortzear zena? …

Gai gogorra bikain landuta

4 stars

Eguneroko gisa azaltzen du bere istorioa idazleak. Familia pasarteak, oroitzapenak eta gogoetak jasotzen ditu, alkoholikoa den bere aitarekiko harremanaren inguruan.

Gai gogorra baina bikain landuta dago. Hasiera hasieran astuna egin zitzaidan baina berehala hartu nion erritmoa eta gustura irakurri dut.

#PaperjaleZozketa