Itoitz porlanezko gezurra

Azal biguna, 302 orrialde

2004ko mai. 3a(e)an Txalaparta, S.L.(e)n argitaratua.

ISBN:
9788481363708

OpenLibraryn ikusi

5 izar (berrikuspen 1)

Francoren garaiko proiektua da Itoizko urtegia. Inguruko herritarrak beti aurka izan dituen urtegia. 1993. urtean hasi ziren horma erraldoia eraikitzeko lanak, baina Nafarroako Gobernuak bidalitako makinek herriak eraitsi zituztenean bizi izan ziren Itoitzen unerik beltzenak. Itoitz, Artozki, Orbaitz… betiko desagerrarazi zituzten. Ekintza burutuen politika erabiliz. Liburu honek etxe horietako jabeen hitzak bildu ditu; zuhaitzetara igo eta etxeetara kateatu ziren solidarioenak; Itoizko Koordinakundeak epaitegietan egindako bideari so egin dio. Ia hogei urteko borrokak eman eta kendu duena ekarri nahi izan du gogora, herri baten erresistentziarako grina agerian utziz.

Edizio 1

Itoitzko borroka gogora ekartzen

5 izar

Umea - nerabea nintzen Itoitzen borroka pil pilean zegoenean eta esango nuke gaiak, urrunetik bizi arren, asko markatu ninduela politikoki. Liburu honetan borroka hartako kontakizuna aurkituko duzue, parte hartu zutenen testigantzak,... Urtegia orain dela 20 urte inguru bete zuten ta garrantzitsua da gertatu zena gogora ekartzea. Hau ere geure memoria historikoa da ta.