Behizain (e)k Joe Haldeman(r)en La guerra interminable liburuaren kritika egin du
Ospe handiko eta sari askofun nobela, ondo baina ez hainbesterako
3 izar
Sari asko jasotko nobela (Hugo, Nebula, Locus) eta "hil aurretik irakurri behar dituzun zientzia fikziozko liburuen" zerrendatan beti agertzen dena. Sariena uler dezaket, duela ia berrogeitamar urte oso berritzaileak ziren kontzeptuak erakusten dituelako, asko hurrengo autoreek halanola kopiatuak (adibidez, 16,7 m/s baino azkarrago doan edozer deusezten duen indar-eremua gero The Expanse nobelen autoreek bere "gune geldoa" egiteko birmoldatua), baina kontatzen den istorioa ez zait hain interesgarria iruditzen eta ezin izan dut nire burua mundu guztiak goraipatzen duen nobelaren gai nagusia omen den gerraren absurduaren egoera horretan murgildu. Bukaera nahiko bapatekoa da. Ia 300 orrialde eta azken hamarretan, danba, bukatu da. Hala ere, ez da irakurtzeko astuna eta garaikideak diren beste nobela batzuk baino ulerterrazagoa da, batzutan kontzeptu hain sikodelikoak sartzen dituzte ze ez da nobela zertaz doan ulertzen. Sexualitatearen gaia bere garaian oso aurrerakoia izango zen baina gaur egun kutsu nahiko zaharrunoa dauka. Asko gustatu zait extralurtarrekin egindako lehen kontaktua nola kontatzen den, azken finean inteligentzia extralurtarra hain arrotza izan daiteke, ez dakigula izaki adimendun baten aurrean gauden. Azken finean, argi-itzal asko hainbeste fama duen nobela batentzat baina hala ere irakurtzea gomendatzen dut, ez bait da oso luzea eta agian niri baino gehiago gustatuko zaizue.