kakapo (e)k Mikel Pagadi(r)en Bisita liburuaren kritika egin du
Bisita
4 izar
Irakurterraza, egungo gizartaren erretratu ona eta dibertigarria.
Azal biguna, 176 orrialde
Euskara hizkuntza
2024ko urr. 23a(e)an Elkar(e)n argitaratua.
Plater hegalari bat iritsi da Lur planetara, estralurtarrak etorri dira gugana, baina ez dute lur hartu ez Dakotan ez Minessotan, baizik eta Euskal Herrian; zehazkiago, Anoeta herriko bi baserriren arteko soroan. Mundu osoa aztoratuko du gertakari horrek, baina batez ere bertakoak: zer da objektu hegalari ezezagun hori? Nondik dator? Zer nahi dute? Zer egingo dugu? Mikel Pagadizabal aktore, aurkezle eta gidoigileak umore ganberroz idatzitako zientzia-fikziozko nobela.
Irakurterraza, egungo gizartaren erretratu ona eta dibertigarria.
Edukiari buruzko abisua Bukaeraren balorazioa dauka iruzkin honek
Liburu ederra, deskonektatzeko eta barre batzuk botatzeko aproposa. Beti irakurtzen ditudan saiakera serio eta dentsoengandik deskantsatzeko hartu nuen liburu hau (ta Pagadik idatzita delako noski), eta oso ondo pasatu dut hura irakurtzen. Istorioaren bigarren erdialdeak hari narratibo definitutako dauka, eta txiste maiztasuna pixkat jaisten da, baina ez da batere aspergarria edo setioa. Egia da bukaera bat-batekoa eta irekia dela, baina istorioaren absurdoarekin bat egiten du (Monty Python-en "Holy Grail" pelikulan bezala). Oro har liburu komiko guztiz gomendagarria!
Asko gustatu zait liburua. Erraz irakurtzen da, ondo dago idatzita, hizkera aberats eta irisgarriz, istorioa entretenigarria eta ondo eramana da, eta umorea ttak dago sartuta. Guztiz gomendagarria, lan ederra da.
Umorearekin batera, kritika sozial nabaria dago eta 2020ko hamarkadako joera mediatikoen isla ona, dena parodia erabilita.
Alde txar bat du euskaldun batzuentzat: hegozentrista da. EAEko (eta Espainiako) kulturan eta lurraldean oinarritzen da, eta ez baduzu hori ezagutzen agian arrotza egingo zaizu.
Estralurtarren plater hegalari bat Anoetako bi baserri arteko zelaian? Horrelako zerbaitek Pagadiren zigilua darama. Askotan bere ahotsean irakurtzen nituen esaldiak, eta idatzitakoekin barrez lehertzen imajinatzen nuen.
Herri txiki infernu handitik atereak diruditen protagonistak dituen zatia gehiago gustatu zait gero datorren satira politikoa baino. Lehen hori espero nuen, bigarrena ez hainbeste. Orokorrean irakurketa arin eta atsegina.
Hasieran, Bisitak ez zuen nire interesa piztu. Pare bat aldiz pasatu nintzen liburuaren aurretik, eta ez nuen irakurtzeko interes handirik sentitu. Hala ere, aukera bat ematea erabaki nuen, eta pozten naiz hori egin izanaz.
Pagadik aurkezten duen istorioa sendoa da, eta umore ukituek goratzen dute. Askotan, sarkastikoak eta zorrotzak dira, eta oso modu egokian integratuta daude, irakurketa arina eta entretenigarria eginez. Gainera, istorioa oso irudimentsua eta freskoa dela nabarmenduko nuke.
Beste edozein liburuk bezala, Bisitak itzalak ditu. Itzalen artean, bere estiloak batzuetan telebistako edo zinemako gidoi bat gogorazten duela azpimarratuko nuke (hori da, azken batean, bere medio naturala). Baina ez diot txarra denik. "Alferrikakoa" dena ezabatzeko behar horrek ondo funtziona dezake beste euskarri batzuetan, baina literaturan, uste dut "beharrezkoak ez diren" xehetasun horiek aparteko nortasun ematen dutela, eta agian sentitu dut gehiegi moztu duela zenbait lekutan. Edonola ere, ulertzen da zergatik egin duen eta barkatzen zaio. 🤣
Esandakoa, balantzea positiboa …

Esandakoa, balantzea positiboa da. Zalantzarik gabe, aukera bat merezi duen liburua.