Porrumentzio (e)k Mikel Pagadi(r)en Bisita liburuaren kritika egin du
2020ko hamarkadako "euskal" gizartearen isla ederra
5 izar
Asko gustatu zait liburua. Erraz irakurtzen da, ondo dago idatzita, hizkera aberats eta irisgarriz, istorioa entretenigarria eta ondo eramana da, eta umorea ttak dago sartuta. Guztiz gomendagarria, lan ederra da.
Umorearekin batera, kritika sozial nabaria dago eta 2020ko hamarkadako joera mediatikoen isla ona, dena parodia erabilita.
Alde txar bat du euskaldun batzuentzat: hegozentrista da. EAEko (eta Espainiako) kulturan eta lurraldean oinarritzen da, eta ez baduzu hori ezagutzen agian arrotza egingo zaizu.