User Profile

ziharae

ziharae@paperjale.eus

Joined 1 year, 10 months ago

This link opens in a pop-up window

ziharae's books

Anari Alberdi: Gari eta goroldiozko (Paperback, Euskara language) 4 stars

Goiz jaikia zen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaion. Erreta zituen begiak, eta izan …

'Urtaroen aldaketa beti da horrela, beti bidaltzen du hurrengoak bere egun bat: egun sargori bat udaberrian, iluntze eta goizalde hotz bat abuztuan edo udazkeneko arrats hartan jendea uzkurtzen zuen haize hotz hura. Mareek ere lantzean behin botatzen dute olatu bat, zazpitik bat, hurrengo olatualdiaren tamainakoa. Seinale bat.

Eta horrela aldatzen da dena; urtaroak, marea edo bizitza bera: begitarte kezkagarri bat, gezur txiki bat edo luiziaren aurreko harri soltea"

Gari eta goroldiozko by  (Page 11)

Sara Mesa: Un amor (Paperback, 2020, Anagrama) 5 stars

La historia de Un amor ocurre en La Escapa, un pequeño núcleo rural donde Nat, …

Nola idazten duen Sara Mesak

No rating

Nola idazten duen Sara Mesak 😍! A ze indarra duen

Hori bai gure irudimena ere lanean jartzen du, deszifratze lanetan

saramesa #unamor #bookstagram #liburuak

Juliana Léveillé-Trudel, Aiora Jaka Irizar (Itzultzailea): Nirliit (Euskara language) 5 stars

Quebec hegoaldeko neska batek, antzaren gisan, iparraldeko Salluit herrixka inuitera bidaiatzen du urtero, beste zuri …

"Baina oroimen laburrekoak gara, nonbait. Jada ez gara ezertaz oroitzen, eta orain jende lanpetuta elkarri begiratu gabe ibiltzen da basoa arraildu zuten errepideetan, hormigoiak zerua estaltzen duen hirietan, jende horrek noizbehinka baino ez ditu ikusten haiek. Haiek:alkoholez blaituriko piltzarrak, izan ziren ehiztari harroen itzala ere ez diren hondakinak, gure modernitate gorgarrian ezertarako balio ez dieten talentu zoragarrien jabeak, zibilizazioarekin ezinbestean omen datozen zerrikeria horietakoren batek hezurretaraino sarraskituriko hilotzak"

Hedoi Etxarte: Sortaldekoak (Paperback, Euskara language, Susa) 5 stars

badute elegantzia bat

No rating

Birritan irakurri dut #sortaldekoak Besteen intimitatean sartzeak eskatzen duen kontu guztiarekin eta era berean besteena norberarena ere izan daitekeela ikusten duen begiradarekin.

Eta ze gustura hartu ditugun, Ekialdeko bertsoak Mendebaldean. Badute elegantzia bat...

Art Spiegelman: Maus (GraphicNovel, Basque language, Astiberri) 5 stars

Maus nazien sarraski-esparruetatik bizirik irtendako judu poloniar baten biografia da. Gizon hori Vladek Spiegelman deitzen …

irakurri beharrekoak

No rating

Badira irakurri beharrekoen zerrendan sartu arren, gauza bategatik edo besteagatik oraindik irakurri gabe ditudan liburuak. Maus horietako bat zen. Julen Gabiriak euskarara ekarrita, ezin gehiago atzeratu. Hasi eta bukatu egin dut. Liburua utzi ezinik ibili naiz.