ziharae quoted Gari eta goroldiozko by Anari Alberdi
'Urtaroen aldaketa beti da horrela, beti bidaltzen du hurrengoak bere egun bat: egun sargori bat udaberrian, iluntze eta goizalde hotz bat abuztuan edo udazkeneko arrats hartan jendea uzkurtzen zuen haize hotz hura. Mareek ere lantzean behin botatzen dute olatu bat, zazpitik bat, hurrengo olatualdiaren tamainakoa. Seinale bat.
Eta horrela aldatzen da dena; urtaroak, marea edo bizitza bera: begitarte kezkagarri bat, gezur txiki bat edo luiziaren aurreko harri soltea"
— Gari eta goroldiozko by Anari Alberdi (Page 11)