Erabiltzailearen profila

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 3 urte, 2 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak

Orain irakurtzen

(e)k Eva García Sáenz de Urturi(r)en El Libro Negro de las Horas liburuaren kritika egin du

Eva García Sáenz de Urturi: El Libro Negro de las Horas (Hardcover, 2022, Editorial Planeta) 3 izar

Folletinerako bidian

3 izar

Liburua irakortzen oso ondo pasau juat, eta horixe dok inportantiena: 4-5 eguneko entretenimendu bikaiña, etxian momentu bat libre noiz geratzeko gogoz. Kapitulo motzak, "bat gehixago", "bat gehixago"... egun pare batian ordu batzutako loa galdu juat, liburuan "erruz".

Halan be, liburu amaieria ondo biribildu barik geratzen dok, eta ez "amaiera ireki bat" emon nahi izan jakolako, ez: historixa nagusixa (Itaca Exposito) ondo kontauta geratzen badok be (gitxi gora behera), bere inguruan ehundutako bigarren maillako linea askori amaiera bizkor eta ez oso koherentia emoten jakek: dendako enplegatuana... bibliofilo/faltsifikadorien arteko harremanak... liburuzale emakumien saria... Unaien amaordia... hiltzaillian izaera bikotxa... Santxoelsabioko bihargiñen arteko harremana... Itacan benetako jatorrixa... Entzun juat Urturik ondiok serie honetako beste ale bat idatzi dabela, izan leike hónek gauzok geruago kontatzeko asmuakin apropos laga izana? Etxakixat, hori be irakorri biharko juagu (gustora gaiñera).

Gero, idazle honen konstantiak jagozak: arabartasunan esentzien kantua (abizen konposatuak, aittitta-totema, Bittorixa eta inguruko herrixen geografiak...). Horren barruan …

(e)k Eva García Sáenz de Urturi(r)en El Libro Negro de las Horas(r)i buruzko iruzkina egin du

Eva García Sáenz de Urturi: El Libro Negro de las Horas (Hardcover, 2022, Editorial Planeta) 3 izar

Gertatu bihar zuan, noski: 2020xan hasittako Covid19 pandemia nobela baten. Banajekixan literaturan sartzen hasitta jeguala, gai monografiko moduan - halan be, esku artian suertau barik najeukan, liburu honetara arte. Kasu honetan, bibliofilo zaharren herixotza masibuak liburu arraruen merkaua hankaz gora jarri izanangaittik, gain-eskaintzian kontura.

Juan Eslava Galán: Los años del miedo : la nueva España (2008, Planeta, D. L.) 4 izar

Idazlia andaluza dok, eta -topikua beteta- testua gatzez eta piparrez beteta jagok. Irakortzeko oso atsegiña egitten jok horrek. Halan be -restaurante txinatarretan legez- gozua eta garratza nahastian datoz, eta gerraosteko kontakizunak, etxian hainbeste entzundako umore baltza eta miseria lazgarrixa nahastatzen jittuk, Próculo abariana kontatzen dabenian lez, bere izenan konturako txantxak, eta konfesiñuan entzundako sekretuak kuartelera eruatia...

(e)k Emilio Salgari(r)en Sandokan liburuaren kritika egin du

Emilio Salgari: Sandokan (Hardcover, Gaztelera language, 1972, EDAF) 2 izar

Sandokan pertsonaiaren eleberrietatik lehena da hau. Bere abenturak, Asia hegoekialdean gertatzen dira (nagusiki India, Borneo …

Mompracemeko kebaba

2 izar

Ea: neri Lekue kebaba gustatzen jatak, eta askotan juaten nauk kontsulta onduan dakatelako; baiña, berez -nahiz eta urriñago egon, eta karuagua izan- gehixago gustatzen jatak Beikozini. Orduan, Salgariña horixe dok: Malaysiako kebaba.

Barre egin juat, bai: baiña karikatura bat dalako. Sandokanen pertsonajia dok onduen erretratatzen dana, eta halan be arpegi bi baiño ez jaukazak: pirata bihotzbakua, eta maitemindu zorua; dana pasiñua, adoria, eta herixotziari ezikusixa. Beste pertsonajiak, bere "argittasunan" mende dagozen kerizak baiño ez dittuk; izatekotan, lady Mariana; baiña hau, halan be, folletin-heroina topikuan (maittasun suspiriyuetatik, desmayora txandaka pasatzen, beti gizon testosteronikuan besuetan).

Hau abentura baten lehelengo zatixa dok; bistan danez, gatxa izango dok bigarrenakin segitzia (pare-parian jausten ez bajatak, behintzat).

(e)k Emilio Salgari(r)en Sandokan(r)i buruzko iruzkina egin du

Emilio Salgari: Sandokan (Hardcover, Gaztelera language, 1972, EDAF) 2 izar

Sandokan pertsonaiaren eleberrietatik lehena da hau. Bere abenturak, Asia hegoekialdean gertatzen dira (nagusiki India, Borneo …

Puf, hain eskasa da eze, barregarrixa bebai. Labuanetik iges eta Mompracemera allegau, eta Yañezi bere maitemiñan barri emoten detsanian, nik portugesan lekuan, tiro bat emon eta itsasora botako neuke. Zelako tipo inpresentablia, Sandokan hau!

Diane Setterfield: El cuento número trece (Hardcover, Gaztelera language, 2007, Lumen) 3 izar

Entre mentiras, recuerdos e imaginación se teje la vida de Vida Winter, una famosa novelista …

Ondo eraikittakua

3 izar

Uste nebana baiño gehixago gustau jatak. Egitturia sinplia, baiña orijinala eta eraginkorra (irakorlia engantxatzeko). Historixiak "losricostambienlloran" teklia sakatzen jok: aberatsen etxietan be miseriak egoten dittuk (pobrien etxietan beste, barrena - alde bakarra, idazgai bihurtzen dirazela), eta kasu honetan etxe bat "Usher etxe" zelan bihurtu leikian irakortzen juagu - interesgarrixa. Gauza txikiren bat kenduta (ez dok sinisgarrixa "fantasmiak" hainbeste urte oharkabian pasau izana), kalidadeko historia eta liburua begittandu jatak.

Bibliofiluen arteko kontuak dirazenez, erreferentziak be ugari (ez Montekriston beste, orraittiok!). Euren artian, hauxe harrapau juat eu.m.wikipedia.org/wiki/Koxka_bat_estuago Eta Dickensen amesen kuadrua deigarrixa egin jatak Dickensen ametsa fr.m.wikipedia.org/wiki/Le_R%C3%AAve_de_Dickens

Juan Eslava Galán: Los años del miedo : la nueva España (2008, Planeta, D. L.) 4 izar

Liburu aukera xelebria: ez dok literaturia, ezta entsegua be. Idazliak pertsonai bat jarraitzen jok, 1940 hamarkadako Espainia miserablian, kontau ahala datu historikuak emonda, alboraketa antifrankista nabarmenakin.

Zeozer iasiko juagu, beraz. Esate baterako, lehen ulertzen ez neban gauzia: zergaittik soltau jittuezen Urlixa eta Sandixa, kondenia bete aurretik? Erantzuna logikua: kartzelak gaiñezka jeguazelako.