El Libro Negro de las Horas

Azal gogorra, 384 orrialde

2022ko ots. 2a(e)an Editorial Planeta(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-08-25285-6
ISBN-a kopiatu!
OCLC zenbakia:
1295442930

OpenLibraryn ikusi

3 izar (berrikuspen 1)

Edizio 1

(e)k Eva García Sáenz de Urturi(r)en El Libro Negro de las Horas liburuaren kritika egin du

Folletinerako bidian

3 izar

Liburua irakortzen oso ondo pasau juat, eta horixe dok inportantiena: 4-5 eguneko entretenimendu bikaiña, etxian momentu bat libre noiz geratzeko gogoz. Kapitulo motzak, "bat gehixago", "bat gehixago"... egun pare batian ordu batzutako loa galdu juat, liburuan "erruz".

Halan be, liburu amaieria ondo biribildu barik geratzen dok, eta ez "amaiera ireki bat" emon nahi izan jakolako, ez: historixa nagusixa (Itaca Exposito) ondo kontauta geratzen badok be (gitxi gora behera), bere inguruan ehundutako bigarren maillako linea askori amaiera bizkor eta ez oso koherentia emoten jakek: dendako enplegatuana... bibliofilo/faltsifikadorien arteko harremanak... liburuzale emakumien saria... Unaien amaordia... hiltzaillian izaera bikotxa... Santxoelsabioko bihargiñen arteko harremana... Itacan benetako jatorrixa... Entzun juat Urturik ondiok serie honetako beste ale bat idatzi dabela, izan leike hónek gauzok geruago kontatzeko asmuakin apropos laga izana? Etxakixat, hori be irakorri biharko juagu (gustora gaiñera).

Gero, idazle honen konstantiak jagozak: arabartasunan esentzien kantua (abizen konposatuak, aittitta-totema, Bittorixa eta inguruko herrixen geografiak...). Horren barruan …