Erabiltzailearen profila

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 3 urte, 2 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak

Orain irakurtzen

Juan Eslava Galán: Los años del miedo : la nueva España (2008, Planeta, D. L.) 4 izar

  1. hamarkadan, hamen inguruan kaleko bihargin normal baten higiene baliabidiak (p.469-471):
  2. Mesa kamillak braseruakin, neguko hotzetan. Radixua hurre.
  3. Gelak eta bereziki izarak, hotz.
  4. Kakaleku soilak, eta garbitzeko izperringia (Elefante papela aberatsen gauzia dok).
  5. Bainurik ez jagok: pitxar-palangana-kubua biltzen daben muebletxua logelan.
  6. Ura itturrittik ekarri bihar izaten dok. Alperrik galdu barik erabiltzen ikasi bihar dok: palangana batekin korputz osua txandaka garbitzeko (zapatuetan, alkondara garbixa jaztiakin batera).
  7. Ur bero bakarra neguan, ekonomikan berotu leikiana. Eta udan, barreñua eguzkittan lagata.

Dan-dana etxeko nagusixei iñoiz entzundako gauzak. Gustau jatak, idatziz jasotzia.

Juan Eslava Galán: Los años del miedo : la nueva España (2008, Planeta, D. L.) 4 izar

Beste pertsonaje rekurrente bat Juan Bourbon da: erregegai eternuan ibilbide patetikua ez najuan ezagutzen, eta oin ulertzen juat 1984an Portugalera oporretan juan nintzanian, Estorilletik pasatzian gurasuak jeuken kuriosidadia. 😄

Liburuan zihar, asmautako pertsonaia batzuk agertzen jakuz, behiñ eta barriro, 1940. hamarkadako kontakizun historikua kalera jaitsitta: - Nabarmenena, Chato Puertas estraperlistia ("el diente, el sortijón con solitario en el anular, el peluco marca Longines, la gruesa esclava en la muñeca peluda y la medalla de la Virgen del Carmen al pescuezo, todo de oro macizo"). - Fulgencio, lan prekarixuetan bizirauten daben preso baten semia. "Mayoría silenciosa" famatua irudikatzen dabela esango najeukek. - El Siglo barberixako bezeruen tertulixia. Kritikuen abots apala. - Petronilita, goittik behera datorren markesan alaba topolinua.

Juan Eslava Galán: Los años del miedo : la nueva España (2008, Planeta, D. L.) 4 izar

Lehen be esanda jaukat, liburua antifrankismotik idatzitta jagok. Baiña badago gustatzen jatan beste zeozer be, ea azaltzia lortzen doten. Espainia arruinatuan erretratua egittian, umore baltzaz gain errukixa be bajagok. Eta ez bakarrik galtzailliekingua: gerra zibilletan, batzuk gehixago bestiak baiño, baiña danak galtzen juek. Hamen ondo ikusten dok hori, eta une batzutan -sekulan ez neukian halakorik pentsauko- ruinetan dagon erresumako generaltxo horren gaiñeko sinpatia pixkat igarri juat. Zelako paraderua!

Lehenago be konturatzen hasitta nenguan: hórrek urtietan "gutar" guztiak ez ziran heroe izan - "kontrarixo" guztiak gaizto izan ez zirazen moduan...

Juan Eslava Galán: Los años del miedo : la nueva España (2008, Planeta, D. L.) 4 izar

Hara hara, hau ez zuan Covid19ko pandemian gertatu bakarrik, orduan. "Zaldun Mutilatuak" eskeko ibiltzia debekatu zanian (229. or): "Luego las aguas vuelven a su cauce y los mutilados siguen mendigando sin agobios de la autoridad. Ésa es la ventaja de la "Nueva España": que aunque no hay día que no se dicte media docena de Decretos-Leyes, regulaciones y normas de obligado cumplimiento, ya son tantos que nadie se acuerda de ellos ni para cumplirlos ni para hacerlos cumplir".

Juan Eslava Galán: Los años del miedo : la nueva España (2008, Planeta, D. L.) 4 izar

"La Colmena" estiluan, egiantzeko pertsonaia batzuk jarraitzen jittuaguz hainbat egoeratatik zihar. Lehelengo frankismoko urtietako gauzak ikasteko atxekixia.

Tartian iragarkixak sartzian rekurtsua be ona: herrittarren premiñak seiñalatzeko.

Aittak eta amak kontautako ipoiñak, egiaztatzen, kontrastatzen, osatzen. Kristonak eta bi pasau jittuezen!