Ondo eraikittakua
3 stars
Uste nebana baiño gehixago gustau jatak. Egitturia sinplia, baiña orijinala eta eraginkorra (irakorlia engantxatzeko). Historixiak "losricostambienlloran" teklia sakatzen jok: aberatsen etxietan be miseriak egoten dittuk (pobrien etxietan beste, barrena - alde bakarra, idazgai bihurtzen dirazela), eta kasu honetan etxe bat "Usher etxe" zelan bihurtu leikian irakortzen juagu - interesgarrixa. Gauza txikiren bat kenduta (ez dok sinisgarrixa "fantasmiak" hainbeste urte oharkabian pasau izana), kalidadeko historia eta liburua begittandu jatak.
Bibliofiluen arteko kontuak dirazenez, erreferentziak be ugari (ez Montekriston beste, orraittiok!). Euren artian, hauxe harrapau juat eu.m.wikipedia.org/wiki/Koxka_bat_estuago Eta Dickensen amesen kuadrua deigarrixa egin jatak Dickensen ametsa fr.m.wikipedia.org/wiki/Le_R%C3%AAve_de_Dickens