1358, tejemanejiak nazioartekotzen. Inglaterrakingo burruka nabalak. Gaztelako eta Bizkaiko jaunak, anaiak dirazenak (Pedro eta Tello) lagun-etsaiak diraz, oin Aragonen kontra alkarrekin, oin alkar asesinau nahixan. Bueno, hori Pedro el Cruel gaiztua, zergaittik eze, Don Tello, santua dok kontizu. BRAETIA. 😂
Kritikak eta Iruzkinak
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Estanislao Jaime de Labayru y Goicoechea(r)en Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru(r)i buruzko iruzkina egin du (Caja de Ahorros Municipal de Bilbao)
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Miren Agur Meabe(r)en Ontzi dotorearena liburuaren kritika egin du
Urpeko uroboros
4 izar
"Egizu lo. Lotarako ipuinak" izango da, gure seme bixak hazi artian, gehixen erabilli dogun liburua. Argitalpen ederra, barruan autore askoren ale gogoangarrixak dakazena. Euretako bat da Miren Agur Meaben "Ontzi dotorearena", afrikar usaiñeko kontakizun zirkularra. Ipoin hori hartuta, herriko beste artista haundi batek (Bittor Txakartegik) zer eta, tetra briketako metal-aldian egindako grabauekin, argitalpen txukuna osatu dau, berezko balixo artistikoduna. Ale hau ez juat bookrossingera bideratuko, ez horixe! ;-)
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Isak Dinesen(r)en Memorias de Africa(r)i buruzko iruzkina egin du
"Afrika baltza" edo "Subsahararra" izen uniformisten barruan talde etniko asko dagoz, Europatik ikusten ez doguzenak. Liburu honetan, Kenia bueltan XX mende hasieran zeguan "zopia" ezagutzen hasi geinke. Dinesen kolono zurixan alboraketiakin bada be, ondo bereizten dira masaixak, aristokrazia neolitiko dekadentia; kikuyuak, saldu eta erosten dirazen morroi estoikuak; eta somaliarrak, arabiarren zerbitzuko mertzenario integristak.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Isak Dinesen(r)en Memorias de Africa(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Isak Dinesen(r)en Memorias de Africa(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Isak Dinesen(r)en Memorias de Africa(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Estanislao Jaime de Labayru y Goicoechea(r)en Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru(r)i buruzko iruzkina egin du (Caja de Ahorros Municipal de Bilbao)
Zelako ondo ikusten dan 1334ko liskarretan (Alfonso XI Gaztelakuan eta Maria II Harokuan artekua) zelan ibiltzen ziran jauntxuak, oin burruketan, oin tratuan... txokia eta herixotzia baiña, badakizue zeiñena zan, ezta?
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Isak Dinesen(r)en Memorias de Africa(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Marcos Zapiain Agirre(r)en Txillardegi hizkuntzalari liburuaren kritika egin du
Lacan greloekin
3 izar
Txillardegin garrantzixan batti euki banajeukan, baiña liburu honekin jabetu naiz bere dimentsiño erraldoiakin. Aitortzia merezi dabena, duda barik, nahiz eta erreza ez izan, poderian “B aldian” biharrian jardun daben baten kasuan. Edozelan be. Liburu honekin bildurra be banajeukan, Alvarezek landutako eremuetatik bat baiño gehixago -psikoanalisisa, esate baterako- irunsteko oso gatxa egitten jatalako; horregaittik, “gerrarako prest” najentorren (=irakorketa diagonalian barra-barra jarduteko), baiña, aittu, gai astunenak “guarniziño” aringarriz lagunduta datozelako-edo, uste nebana baiño gitxiago egin bihar izan juat. Bigarren zatixa, batez be, interesgarrixa eta irakortzeko oso erreza egin jatak. Eta -zelako efektistia haizen Markos-, bereziki hunkigarrixa alfa eta omega biografikua, Muitzeko asto zaharran aldaparan.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Carlos Semprún(r)en El exilio fue una fiesta liburuaren kritika egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Carlos Semprún(r)en El exilio fue una fiesta(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Carlos Semprún(r)en El exilio fue una fiesta(r)i buruzko iruzkina egin du
Bizitzako amaieran dagozela dakixen pertsonen lotsa eta konpleju faltia (zelan amaittu zeban anarkista batek ABCn idazten???). Mobimendu komunista espainiarren barruko, ez radiografixia -zoratzekua litzake- baiña bai trantsekto oso interesgarrixa, "interior / exterior" eta "liberatu / legal" ikuspegixak kontrajarriz, garai horretako klandestinuen artian hain kontzeptu normalak.




