Itzuli
Isak Dinesen: Memorias de Africa - Bolsillo (Paperback, Spanish language, Suma de Letras Suma de Letras) 3 izar

Kronika pertsonalen garrantzia

3 izar

Hau ez dok liburu haundi bat (literarixoki, esan gura juat). Baiña, benetan bizi izandakuan zirradia jaukak barruan, argi-illunekin (denpora kolonialian, europarron ikuspegixa nahikua inpresentablia zuan) eta punpalasterrian hartutako oharren freskotasunakin. Kolonoak kolono, idazliak begirada garbixa mantentzen jok zati haundi batian, eta "baltz" kontzepto uniformiak ezkutatzen dittuan izaera eta kultura ugarixak bereizteko gai dok. Pelikuliakin, zerikusi gitxi; artelana ha be, baiña beste era batekua. Bixak onak!