Paperback

Spanish language

Published Nov. 10, 2023 by Penguin Random House.

ISBN:
978-84-253-6278-1
Copied ISBN!

View on OpenLibrary

3 stars (1 review)

Agurtzane Loizaga, Bilboko Unibertsitateko irakaslea, duela gutxi bere bikotekidearekin batera Enkarterriko baserri isolatu batera aldatu da. Gau batetik bestera bere bikotekidea desagertu da, bahiketa zantzuekin.

Osmany Arechabala militar ohi kubatarra hilabeteak daramatza Bilbon bizitzen, , jaioterritik lagun zahar batek alaba aurkitzeko laguntza eskatzen dionean. Zaintza lanetan aritzen zen emakume hau ere bahitua izan dela dirudi. Osmanyk laguntza eskaria onartzen du, eta Nekane Gordobil ertzaina lagun duela, erlazionatuta egon daitezkeen -edo ez- desagerpen kasuak ikertzen hasten dira.

1 edition

Enkarthriller

3 stars

Elementu oso erakargarrixekin osatutako nobelia: herri txiki bateko soziologia, joan-etorkiñak, heroina... ondo landutako bilbia jaukak, pertsona karismatiko baten inguruan -Ousmany Arechabala, Kubako militar erretiraua-. Egitturia perfektua dok, perfektuegixa igual -bestsellerrak ekoizteko AAren baten laguntzia?-, tentsiñuari eusteko oso efektibua edozelan be, nahiz eta amaieran pixkat solte geratu, sagako hurrengo nobelaren batera nabarmenegi bideratuz.