Batzuk entretenigarrixak, bestiak astunak. Baiña kontua ez dok hori: hamen, interesgarrixena, Sarrionandia kazetari lanetan ikustia dok, kolumna bat betetzeko ahalegiñetan -batzutan gauzak sobran esateko, bestetan ostera betegarrixa bihar-, bere iritzi propixuak emonaz (batzutan heldugabetasuna agerixan), orduko retorika iraultzaillian tokiekin. Orduko zine kartelerian irudi panoramia bera be epoka baten argazki modura balixo jok.
User Profile
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
This link opens in a pop-up window
Oier Gorosabel Larrañaga's books
Read (View all 116)
User Activity
RSS feed Back
Oier Gorosabel Larrañaga commented on Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980) by Josu Martinez Martinez (Saio eta Testigantza)
Oier Gorosabel Larrañaga reviewed Alkimista by Paulo Coelho
Fast soul food
3 stars
Captain Obviousen beste ha irakorri ostian, eibar.org/blogak/orakulua/jente-sinpliandako-metafisika-merkia ba zera... etxataan bere obriakin segitzeko gogo haundirik geratu. Baiña etxian egindako n-garren liburu purgia dala eta, hau bookcrossingerako bideratuta zoiala eta... "Ea ba, hain liburu famosuak ze itxura dakan" pentsau, eta... irakurtaldi bittan jan. Gustau jatak! Formula intelijentia jaukak: rollo metafisiko pixkat (baiña asko ez), justu irakorliak "dana ulertzen ez dabela" sentiduta misterio sentsaziño horrekin lagatzeko... majia pixkatxo bat, kointzidentziak deus ex machina lotzeko... basamortua eta bere biztanlien izaerian toke exotikua... maisuki nahastatuta, errez irakortzen dan ekoizpen sasisakona emonda. 14 urteko mutikuari emoteko modukua (onerako diñot).
Oier Gorosabel Larrañaga commented on Tituloa ipiñi ezazu zeuk... by Carlos Gracia Rivas (DDT Liburuak, #047)
Oier Gorosabel Larrañaga commented on Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru by Estanislao Jaime de Labayru y Goicoechea (Caja de Ahorros Municipal de Bilbao)
Ha zelako lata putia, Diego Lopez de Haro intrusua, eta Maria Diaz de Haro legitimuan arteko liskarrak. Baitta nere onduan telefonuan telenobelia ikusten diharduan bazkaltiarra be.
Oier Gorosabel Larrañaga started reading Tituloa ipiñi ezazu zeuk... by Carlos Gracia Rivas (DDT Liburuak, #047)

Tituloa ipiñi ezazu zeuk... by Carlos Gracia Rivas (DDT Liburuak, #047)
Como bien indica el nombre es una obra cuya interpretación queda totalmente libre a la imaginación del lector. Tenemos en …
Oier Gorosabel Larrañaga started reading Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980) by Josu Martinez Martinez (Saio eta Testigantza)

Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980) by Joseba Sarrionandia Uribelarrea, Josu Martinez Martinez (Saio eta Testigantza)
1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan idatzitako zinema kritika eta komentarioen bilduma duzu hau. Gaur egun arte …
Oier Gorosabel Larrañaga reviewed Odola kantari by Unai Elorriaga López de Letona (Upaingoa Saila, #52)
Odol itsasuan nabegatzen
3 stars
Entsegua baiño, garai baten erabillittako espektakulo baten gidoiak, txukunduta eta tolostuta, dok liburu hau. Oso irakorketa atsegiña edozelan be, epilogo kortapedosa kenduta. Gaixa potzu haundi eta sakon bat da, eta berau aurkezteko lagin esanguratsuak etaratzia aukera egokixa dok (bestela, dato guztietan itto!).
Oier Gorosabel Larrañaga finished reading Odola kantari by Unai Elorriaga López de Letona (Upaingoa Saila, #52)

Odola kantari by Unai Elorriaga López de Letona (Upaingoa Saila, #52)
Beti esan izan da gai nagusi bi daudela literaturan: maitasuna eta heriotza. Iritzi zabaldua da, gainera, maitasunari buruz idatzi izan …
Oier Gorosabel Larrañaga commented on Odola kantari by Unai Elorriaga López de Letona (Upaingoa Saila, #52)
Eta fakearena... 🤦 Bueno, gitxienez liburuan azalpenakin erredimitu dok pixkat. Bestela, ikusle guztieri zirixa sartuta bere horretan laga izango balebe... sutara! Etxaukat ahaztutzeko oin dala ixa 30 urteko Iban Etxenaude eta guask hizkuntzia. Hori ez dok "duda airean uztea" edo "fikziñua", egi modura guzurrak sartuta jentiari adarra jotzeko superioridade ariketia baiño. Eta hori ez.
Oier Gorosabel Larrañaga commented on Odola kantari by Unai Elorriaga López de Letona (Upaingoa Saila, #52)
Oier Gorosabel Larrañaga commented on Odola kantari by Unai Elorriaga López de Letona (Upaingoa Saila, #52)
Oso ondo idatzitta jagok liburua. Egixa dok, ez dala azterketa exhaustibo bat -idazlan luze eta igual astuna izango litzakena-, ez bada eze, handik eta hamendik pickatutako cherryak aurkeztia. Modu erakargarrixan aurkeztia be, irakorketia arin eta entretenigarri egitteko eran, azken kapituluan datorren misterixua argitzerailok -irakortzeko desiatzen najagok, baiña... Je me retiens! 😁-.
Oier Gorosabel Larrañaga commented on Odola kantari by Unai Elorriaga López de Letona (Upaingoa Saila, #52)
Ezagun dok giza-aberian joeria: gertakari odoltsueri bertsuak etara eta buruz ikasi; urkamendi-gillotinako ikuslegua bete... Lintxamendu pelotoietan be, hiruzpalauk ekin eta 100ek begiratu... Higoiña emoten dogu. Eta balada ederrak.
Oier Gorosabel Larrañaga commented on Odola kantari by Unai Elorriaga López de Letona (Upaingoa Saila, #52)
Hau dok hau, fikziño-gosez egotia eta saiakerak bata bestian atzetik etortzia! Hau Gabonetako erregalua, eta beste bi kolan.
Edozelan be, oso gustura irakorrzen najabilk. Idazliak retranka fiña jaukak, neuri gustatzen jatan modukua (narratzaille bixen jokua, aboziñaua 😂). Eta herri literaturako ale polittenak, baladak, beti izan dittuk nere interesekuak.
Oier Gorosabel Larrañaga reviewed Heart of Darkness by Joseph Conrad
Uste senduen arrakalia
3 stars
Gizarte biktoriarrian sendotasun morala, ziurtasun jainkotiarra, itxura errespetagarrixa, balixo haundixak ziran. Oiñarri ahuleko itxurak. Imajinatzen juat, liburu honetan agertzen dan noraezetasun existentziala gogorra izango zala, halako ikuspegidun gizartian. XIX. mendeko hizkuntzia eta komunikaziño-kodiguak ez dittuk gaurkuak, eta zentzu horretan liburu honen irakorketia gatxa egin lajeikek; halan be, interesgarrixa dok, pasarte oso ederrak jittuk -ur kresal zein gozoko mariñelen bizimoduakin lotutakuak, batez be- eta, jakiña, idazlanan errefentzialtasunak aparteko balixua emoten jetsak (hainbeste maisulan liburu honetan oiñarritzen dittuk, hala nola Apocalypse Now pelikulia eta Independentziaren Dekalogoa ipoiñ bildumia).






