Kortabarria ★ reviewed Mesfida zaitez by Bea Salaberri
Garai zaharrak eta garai berriak
5 stars
Azken urteetako Euskal Herriko aldaketa politikoak ederki plazaratu ditu Salaberrik bere azken eleberrian. Emakume gazte baten begien bidez Baionako eta Ipar EHko giroa eta eraldaketa pertsonal zein politikoak oso modu pertsonalean eta ederrean aurkezten ditu, gure historia garaikidearen memoria ariketa baten bidez.
Liburu guztiz gomendagarria. Ez da egon izugarri gozatu ez dudan irakurketa unerik. Idazlearen beste liburua ("Baionak ez daki") irakurtzeko irrikitan geratu naiz!













