Itzuli
Kattalin Miner Perez: Nola heldu naiz ni honaino (Euskara language, 2017, Elkar) 4 izar

Nola heldu naiz ni honaino, Kattalin Miner : Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat …

Bizitza aldatu zidan liburua

5 izar

Zoragarria izan zen liburu honekin topatzea. Garai hartan, oso gutxi irakurtzen nuen euskaraz, eta bai, aurreiritziak nituen. Euskal lietratura, bere osotasunean, hizkuntza jasoegi, idazkera astun, eta argumentu pretenziosoez josita zegoela uste nuen (Artaburua ni, bai). Igartza saria irabazi eta nire eskuetan erori zenean, aurreiritzi horiekin eta muturra okertuta hasi nintzen irakurtzen. Eskerrak! Kattalin Minerren liburu honi esker kausitu nuen euskal literatura uste nuena baino asko bizizago zegoela. Primeranidatzita dago, oso modu naturalean eta testuak primeran korritzen du. Istorio eta pertsonaiak hasieratik harrapatzen zaituzte eta guztia nola amaitzen den jakin nahi duzu. Horretaz gain, Minerren ironia eta erretxintasuna zoragarriak dira. Esan beharrik ez da, liburu honen ondotik, beste hamaika euskal librururen irakurketa etorri zela, bat idaztera ere animatu nintzen. Mila esker, Kattalin.