Itzuli

(e)k Stephen King(r)en El visitante liburuaren kritika egin du

Stephen King, Carlos Milla Soler (Itzultzailea): El visitante (Hardcover, Gaztelania language, 2021, Plaza & Janes) 4 izar

Un niño de once años ha sido brutalmente asesinado. Todas las pruebas apuntan a uno …

Zenbaitetan zera eskatzen diozu liburu bati: istorio on bat eta kitto

4 izar

SK-en El visitante harritu egin nau, nahiz eta argitaratu zuzenean ez nuen irakurtzeko gogo handirik izan. Ez dakit zergatik, baina kostatu zait aukera bat ematea. Eta behin hasita, harrapatu egin nau, erabat.

Zakuaren gizona kondairaren bertsio moderno bat bezalakoa da, umeei beti beldurra eman dien irudi ilun hori. Kingek bere estilora eramaten du dena bihurriagoa izan dadin, sineskeriek gaur egungo mundua “arrazionalean” duten lekua erakutsiz. Zati batzuek, batez ere amaiera aldera, Stokerren Drakula ekarri zidaten gogora, batez ere Holly eszenan sartzen denean.

Zenbaitetan zera eskatzen diozu liburu bati: istorio on bat eta kitto. Eta El visitantek bere lana bete egiten du, asmo handikirik gabe, baina azken orrira arte itsatsita mantentzea lortuz.

(Ni bezalako frikientzat: “La torre oscura” sagarakin duen lotura, erabatekoa da.)