Erabiltzailearen profila

Urko

Urko@paperjale.eus

duela urte 1, hilabete 1(e)an batu zen

Duela urte batzuk euskaraz literatura gehiago irakurtzea planteatu nion nire buruari, eta egun, hori da irakurtzen dudan bakarra. Batzutan asko irakurtzen dut, beste batzuetan ez horrenbeste, baina beti liburu bat zabalik

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Urko(r)en liburuak

Irakurtzeko

Orain irakurtzen

Ikusi liburu guztiak
Sakonean, itsasoa ikusten da (Paperback, Euskara language, Txalaparta) 5 izar

Batzuek ezagutzen dute Federiko Krutwigen Vasconia (1962) obra eztabaidagarri bezain polemikoa, baina gutxik dakite Paco …

Sakonean, itsasoa ikusten da

5 izar

Altxor bat iruditu zait. Gerra zibilaren testuinguruan eta ondorengo frankismoan euskal kulturaren garapena eta gora beherak ezagutzeko liburu zoragarria. Miangolarratar familiaren eta batez ere Pakoren bizitzaren haria jarraituz, gure kultura garaikidearen izen haundien (eta ezezagun, nahiz horregatik garrantzi gutxiago ez izan) gertakari nagusien eta pasadizo bitxien errepasoa egiteko aukera eskeintzen digu liburuak. Asko disfrutatu dut irakurtzen eta gauza berri asko ezagutu ditut. Bost izar zalantzarik gabe

(e)k Oihane Amantegi(r)en Cayo Hueso kritika egin du

Cayo Hueso (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da Cayo Hueso, Antillen erdian igeri, Kubaren eta kontinentearen erdibidean. …

Cayo hueso

3 izar

Oso polito idatzia. Modu bikainean sortzen du idazleak atmosfera berezi bat sentimendu, pentsamendu zein lekuen deskribapenekin, baiina niretzako ekintza falta zaio

Oso latza izan da (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 izar

1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa …

Oso latza izan da

5 izar

Gure herriaren historiaren pasarte latz eta beltz baten testuinguruan jasotako gertaera zoragarri bezain ezezaguna kontatzen digu liburuak. Joxe Arregi ETAko militantearen torturapeko heriotzarekin lotutakoa hain zuzen ere. Gertakari historiko bat elaberri izaerarekin kontatua. Laburra, arina eta zuzena, di da batean Irakurtzen den horietakoa. Niretzako bost izar #paperjalezozketa