Erabiltzailearen profila

MirenSorne Blokeatutako kontua

MirenSorne@paperjale.eus

duela  urte 1, 9 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Antton Arrieta Valverde: Euskal Herriko gazteluak : Iparraldea (Paperback, Basque language, 2023, Antton Arrieta) 5 izar

Euskal Herriko gazteluak : Iparraldea

5 izar

Lan hau abian dagoen proiektu zabalago baten atal bat da. Egileak, Antton Arrieta Valverdek (info: www.txalaparta.eus/eu/liburu-denda/egileak/antton-arrieta-valverde), arkitektura militar historikoaren gaia jorratzen du bere lanetan eta 2018tik argitaratzen ari da Erdi Aroko gazteluen katalogo moduko lanak lurraldeka antolatuta (ikus. aurrekoak hemen: openlibrary.org/authors/OL12550795A/Antton_Arrieta_Valverde, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari eskeiniak). Era ordenatuan biltzen eta aurkezten dira hainbat aztarna mota (bai materialak, bai immaterialak) mota honetako eraikuntzen katalogo gisa, non frogatuak eta balizkoak aipatzen diren hainbat ikuspuntuetatik (testuinguru geografiko eta historikoa, iturriak, toponimia, mapak, irudiak...). 2023an Iparraldekoari iritsi zaio txanda eta azpimarragarria da zein historia ezberdin eta elkarri ezezagun ditugun gure artean. #PaperjaleZozketa

(e)k Bibiana Candia Becerra(r)en Azucre liburuaren kritika egin du

Bibiana Candia Becerra: Azucre (Paperback, 2021, Pepitas de calabaza) 5 izar

Azucre : una epopeya

5 izar

Edukiari buruzko abisua ez

(e)k Andrea Camilleri(r)en Gauaren usaina(r)i buruzko iruzkina egin du

Andrea Camilleri, Josu Zabaleta Kortaberria (Itzultzailea): Gauaren usaina (Paperback, Euskara language, 2011, Erein) 5 izar

Udazkena iritsi da eta Mimi Augello, Salvo Montalbano detektibearen laguntzaile fidela, ezkontzekotan da. Baina denbora …

Maisuki idatzia, herri txikitako bizimodua, mixeria, familia, hizkuntza, emozioz betea gutxi ezagutzn zen pasartea azaleratzen. Hirugarren argitalaldia zeraman irakurriakoan, eta dagoeneko zazpi ere baditu. Irakurri ahala, liburuaren bukaeran aipatzen diren iturriez baliatuta, euskal wikipedian artikuluari hasiera ematen: eu.wikipedia.org/wiki/Urbano_Feijoo_Sotomayor Lan hunkigarri hau irakurri ostean, ikusten dut Carmen Mola eta enparauak, gai hau hartuta 'El infiermo' argitaratu dutela Planetan, saltzen duen estilo ankerrean idatzita omen.