MirenSorne (e)k Bibiana Candia Becerra(r)en Azucre liburuaren kritika egin du
Azucre : una epopeya
5 izar
Edukiari buruzko abisua ez
Bibina Candia A Coruña-ko kazetariak idatztitako istorioa ederra bezain gogorra eta hunkigarria da. Maisuki isaltzen du garaiko galiziar landa, giroa, sendiak, herrixkak, harremanak, gosea eta miseria latza. Mutiko gogorrak eta samurrak aldi berean. Bertara eramaten zaitu egileak. Aldi berean, gutxi ezagutzen zen pasarte historikoak ekartzen du argitara, 1854an Kubara eramandako ia bi mila mutil, iruzur eta gezurrekin, azukrea ustiatzera. Bukaeran aipatzen dira sakontzeko hainbat iturri. Horri esker, euskarazko wikipedian artikulu hau sortzeko abagunea emana: eu.wikipedia.org/wiki/Urbano_Feijoo_Sotomayor Ahoz aho zabaltzen, liburuak dagoeneko zazpi argitalpen izan ditu (Argitaletxea, Pepitas de calabaza: www.pepitas.net/libro/azucre) Oso oso gomendagarria!!