Iñigo Ibarra (e)k Mikel Guerendiain(r)en Mauro liburuaren kritika egin du
Bikaina
5 izar
Mikelen lehen liburua da. Lehenengo pertsonan idatzi du. Eta pertsonai ugariz osatua dago kontakizuna. Bakoitzak bere bizipena kontatzen digu. Batzuk Ezkabako espetxetik ihes egin dutenak dira. Jarraika dituztenak, besteak. Edo inguruko herrietako bizilagunak. Harrigarria da nola harilkatu dituen xehetasun guztiak. Nola hezur-haragitu dituen haien bizitza, sentipenak eta miseriak. Eta hizkuntzaren erabilera bikaina. Urteko liburua izateko osagaiak ditu.