Izaro (e)k La mala costumbre puntuatu du: 4 izar

La mala costumbre, Alana S. Portero
Narrada desde una singular y desgarradora voz en primera persona, La mala costumbre recorre la adolescencia de una niña atrapada …
Nire balorazioak: ⭐️: Ez zait gustatzen eta ez dut gomendatzen. Gutxi egongo dira... ⭐️⭐️: Liburua irakur daiteke, baina ez dit inolako zirrarrik ez ekarpen handiegirik egin. Ez dut bereziki gomendatzen. ⭐️⭐️⭐️: Gai edo generoa gustuko baduzu, liburu gomendagarria. Ez bada hala, agian ez! ⭐️⭐️⭐️⭐️: Gai edo genero gustokoa izan ez arren, gomendagarria. Irakurtzea dagomendat! ⭐️⭐️⭐️⭐️⭐️: Oso gomendagarria, maisu lana, irakurri beharreko liburua!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Narrada desde una singular y desgarradora voz en primera persona, La mala costumbre recorre la adolescencia de una niña atrapada …
Irakurtzen hasi naiz, eta kontatzen duenarekin bat egin dut, estiloa oso anglosaxoi estilikoa, gauza pertsonalekin hasi, gero bere ikerketa nola egin duen azaldu, etab. Baina.... Johan Hari-ri buruzko artikulua irakurri berri dut Wikipedian (en.wikipedia.org/wiki/Johann_Hari) eta... irakurtzen jarraitzeko gogoa kendu zait! Ikusiko dut ea bukatzen dudan! :(
Miguel Brievaren lanak ezagutzen dituenarentzat aldaketa nabarmena da hay. Orain arte egindakoetan gizarte turbokapitalistaren kritika zorrotzak izan dira, eta honetan berriz, pauso bat aurrera egiten du, eredu hortatik nola atera gaitezkeen erakusteko intentzioz. Nabarmentzekoa da proposamen berriak lantzeko eta aurkezteko egin duen lana, eta interesgarriak oso erabiltzen dituen iturriak. Irakurri eta hausnartzeko oso interesgarria bada ere, Brievaren aurreko lanak baino zorroztasun pixkat gutxiago ikusten diot honetan.

Cambio climático, crisis energética, adicción a la tecnología, consumo a ultranza… Nuestro modo de vida nos aboca inexorablemente al colapso …
"Webcomic" batean sortu eta paperera ekarritako komikia da, eta nabari da formatuan. Panel Syndicate-k eginda:http://panelsyndicate.com/comics/tpeye Hala ere paperean oso ondo irakurtzeko edizioa dago, eta erakargarria egin zait, bai marrazki zein gidoi aldetik. Pribatasuna balioan jartzen duen etorkizuneko gizartean sortutako gatazka bati buruz hitz egiten digu eta gidoiak klasikotasunetik asko baldin badu ere, berrikuntza politak eta pertsonaia sakonak eskaintzen ditu.
Miguel Brieva-ren "Se busca" komikiaren (paperjale.eus/book/59292/s/se-busca) hariari tiraka iritsi nintzen saiakera hontara. Mardula izan arren erraz irakurtzen da, idazkera ulerkorrean eta adibide pilarekin eginda dago eta. Gizakiak gaiztoak al gara izatez edo onberak? Galdera horri erantzuten saiatzen da autorea hainbat eta hainbat urteetako ikerketa bati jarraiki. Erantzuna niri asko gustatu zait (ez dut spoilerrik egingo! :D) eta gizateriari bidaltzen dion mezua oso indartsua eta transformatzailea dela uste dut. Oso gomendagarria.

¿Y si resulta que es el altruismo y no la competitividad feroz el impulso natural del ser humano? Una revolucionaria …

Los jugadores de rol quieren terminar como un trapo ensangrentado, pero salir victoriosos.
Quieren sentir que lo lograron por los …