Akabo

Azal biguna, 352 orrialde

Euskara hizkuntza

Txalaparta(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-10246-61-4
ISBN-a kopiatu!
4 izar (3 berrikuspen)

Gehiago jasan ez, eta, azkenerako, egin behar izan du: bi urteko harremanaren ostean, Sheenak Manu hil, eta izozkailuan gorde du. Horrela abiatzen da Laura Mintegiren nobela berria, azkena argitaratu zuenetik ia bi hamarkadara. Bikote harreman baten bilakaera ardatz hartuta, maitasunaz, identitateez eta traizioaz arituko zaizkigu pertsonaiak, hizkuntzalaria bata eta ingeniari informatikoa bestea. Oxford, Bartzelona eta Euskal Herrian barrena eramanen gaituzte, hizkuntza unibertsal baten ametsa ezinezkoa ageriko utziz, norberaren barneko eta kanpoko isiltasunak tartekatuz. Hizkuntzen artean ematen direnak bezain nabarmenak bihurtuko dira horrela beren arteko botere harremanak, ezin ulertuak eta asimetriak. Izan ere, Lacanek dioen bezala, maitatua urrunegi doanean bere buruarekiko traizioan eta engainu horretan gotortzen denean, maitasunak ez dio gehiago eusten.

Edizio 1

(e)k Laura Mintegi(r)en Akabo liburuaren kritika egin du

Estrukturak eta erritmoak laguntzen dute

4 izar

Akabo gustura irakurtzen den nobela iruditu zait, estrukturak eta erritmoak laguntzen dute. Bereziki gustatu zait istorioak aurrera egiten duen erritmoa eta jorratzen dituen gaiak (tesia, bikotearen desegitea, erasoak...), gaur egungoak eta interesgarriak direnak. Tramak harrapatu egin nau hasieratik, eta irakurtzeko gogoa izan dut azkeneraino. Euskararen erabilera ere aipagarria da: naturala, artifiziorik gabea, baina oso ondo idatzia eta zaindua, eramaten zaituena. Euskaraz irakurtzera ohituta ez dagoen norbaitek ere gozatu ahal izango luke zailtasunik handirik gabe liburu hau.

Alderdi batzuek, ordea, ez naute hainbeste konbentzitu. Adibidez, Sheenaren pertsonaia ez zait guztiz sinesgarria egin, Manu Bartzelonara bueltatzen denetik aurrera. Ez dut ulertzen nola deritzon ideia hobea dela pertsona bat hiltzea (horrek dakarren guztiarekin: psikologikoki, poliziarekin...), bere bikoteak kartzela bihurtu duen harreman horretatik alde egitea baino. Izan ere, bikotekidea hiltzen duela dakigu lehen orrialdetik, baina ia damurik eta gatazka moralik ere ez du erakusten liburu osoan (poliziak harrapatuko ote duen beldur ere ez da!). …

(e)k Laura Mintegi(r)en Akabo liburuaren kritika egin du

Iritzia

Baloraziorik ez

Harrapatu egin nau liburuak: kapitulu laburretan, bi plano txandakatuz hasierako lerroetako hilketa argituko zaigu, baita hilketa ostekoak ere. Hiru egunetan irentsi dut. Hizkuntza gutxituak ikertzen dituen eskoziarra eta informatikari isila, Mintegik beste behin giza harremanetan jartzen du fokua, bikote harremanean, baina kide bakoitzaren jakintza esparruetan ere badago zer pentsatua. Pultsuari ondo eusten dio nobelak, nahiz eta alderdiren bat sinesgaitza egin zaidan.

avatar for Saioanaiz

baloratu du

4 izar