Asier Iturralde Sarasola (e)k Laura Mintegi(r)en Akabo liburuaren kritika egin du
Istorioa nahiago pertsonaiak baino
4 izar
#Akabo liburuak harrapatu nau eta gustura irakurri dut. Interesgarria iruditu zait nola josten duen istorioa txandakatzen diren orainaldiko eta lehenaldiko atal laburretan.
Pertsonaiei dagokionez, ez naiz horren positiboa. Manuren "informatikokeriak" oso karikatureskoak iruditu zaizkit, sinesgarritasuna kentzeraino. Ez naiz xehetasunetan sartuko izorrakirik ez egiteko, baina Sheenaren jokabide batzuk ere sinesten zailak egin zaizkit.
