Itzuli
Suak erreko ez balu (Paperback, Euskara language, 2023, Txalaparta) 5 izar

Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta …

Pertsonai eta girotze bikaina duen nobela beltz menditarra

5 izar

Hasieran harritu ninduen ikertzailea aseguru-etxe bateko peritua izateak, baina oso ondo funtzionatzen du eta pertsonaia bikaina da Ainhoa. Bere ateraldiekin barre pixkat egin dut. Joxe bere gidari eta laguntzailearekin Kixote eta Santxo moduko bikotea osatzen dute. Nabari da idazleak ezagutu eta maitatzen duen lekua dela Aezkoa. Nobelako protagonista nagusietako bat da. Aezkoa eta bertako bi hankako fauna.