Erabiltzailearen profila

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 3 urte, 2 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak

Orain irakurtzen

(e)k Diana Norman(r)en La sucesora(r)i buruzko iruzkina egin du

Diana Norman: La sucesora (Hardcover, 1997, Emecé) 3 izar

Bestalde, nere gustoko gauzia lantzen jok idazliak: garai bateko bizimoduen rekreaziñua, kaso honetan XVIII mende hasierakua. Giro sozial ezbardiñetan gaiñera: Londresko kale pobre bat - Flandriako burrukazelaixak - Eguzki Erregian kortia (eta Stuart erbesteratuena).

Etxatak gustatzen kapituluen luzeria hain irregularra izatia. Irakorketia zailtzen jok!

Ez nauk aberatsen jauregixak miresteko zalia, baiña kontakizunian dauken papelangaittik eta erretratu dekadentiangaittik, Saint Germain en Laye eta Marly begiratu dittudaz. fr.m.wikipedia.org/wiki/Ch%C3%A2teau_de_Saint-Germain-en-Laye fr.m.wikipedia.org/wiki/Ch%C3%A2teau_de_Marly

Eta segi begira: - Rhineko Rupert.https://en.m.wikipedia.org/wiki/Prince_Rupert_of_the_Rhine - Oliver Cromwell eu.m.wikipedia.org/wiki/Oliver_Cromwell

(e)k Quino(r)en ¡Cuánta bondad! liburuaren kritika egin du

Quino: ¡Cuánta bondad! (Paperback, 2023, LUMEN) 4 izar

Mingotxa eta ona

4 izar

Quinori ezagutzen najetsan "naivetasun" horren ordez, ikuspegi illunagua agertzen dok liburu honetan. Jangoikuen irudixak, normalian, munduko injustiziak salatzeko marrazkixetan agertzen dittuk, eta miserablien logela eta buleguetan gurutziak (zugaitz adartxo batekin) ohikuak dittuk be. Asko gustau jatak bildumia, burrukalarixagua dok zeozelan esateko.

(e)k Philip MacDonald(r)en El Nudo Corredizo liburuaren kritika egin du (Crisol, #367)

Philip MacDonald: El Nudo Corredizo (Hardcover, Spanish language, Aguilar) 2 izar

Betelana

2 izar

Ez dok beste garai batekua dala, bakarrik. Sasoi horretarako ezagunak zittuan detektibe nobela kanonikuetako trikimailluak, eta irakorlian interesa pizteko jolas literarixuak. Hamen, kontakizunian hutsune asko jagozak (mozorruen kontuak, kointzidentzia sinisgatxak...), detektibe superazkarran intuiziñuakin bakarrik beteta, eta intereseko gauzak badagoz be (I Mundu Gerrako beteranuen gauzak), ganora haundi barik idatzittako betelan bat emoten jok. Laster ahaztutzekua.

(e)k Philip MacDonald(r)en El Nudo Corredizo(r)i buruzko iruzkina egin du (Crisol, #367)

Philip MacDonald: El Nudo Corredizo (Hardcover, Spanish language, Aguilar) 2 izar

Gaizki zahartu dan liburua. Protagonistia, "snob" xamarra (sic), detektibe listillo harrua dok, inguruko guztien miresmena pizten dabena... irakorliana izan ezik. Bere intuiziño genialan atxekixan, inbestigaziñuan aurrerakuntzak ez dittuk logikiakin egitten, eta beraz, irakorliakingo jolasik ez dago (geuk be gauzak deduzidu ahal izatia).

Halan be, Épinaleko irudixen kontu politta ikasi juat: fr.wikipedia.org/wiki/Image_d%27%C3%89pinal

Philippe Claudel: Almas Grises (Paperback, Spanish language, 2005, Salamandra Publicacions Y Edicions) 3 izar

Muiñeko gristasuna gero

3 izar

Idazle "jaso" batek egin leikien ariketa interesgarrixenetako bat, pertsona kamuts baten azalian sartzia dok. Gristasuna ez dok intelektualki mailla bajua daken pertsonen ezaugarrixa (liburuan argi ikusten dok hori), eta kamustasun hori, elbarrittasun emozional hori, barruko hustasun hori islatzeko, hizkera sinple baiña eraginkorra erabiltzen jok idazliak. Lantzian behin happy endik bako kontakizunak irakortzia ondo dago; baiña, arraixua... hamen ez happy startik, mediumik ez endik etxagok! ;-) I Mundu Gerrako frenteko erretaguardiako herri bateko bizitzia kontatzen dok bertan, eta nahiz eta trukulentzia "fisikorik" ez egon, bertan kontatzen dirazen gauzak oso gogorrak dittuk, batez be kamustasun horren gradu gorena jaukan jentia dalako. Ondo idatzitta, kontakizun osuan interes gradua mantentzen dabena, baiña ez da irakorgairik onena triste hagonerako. ;-)