Poesía bascongada. Dialecto vizcaino

Jon Kortazar, Miren Billelabeitiak prestatutako edizioa

Paperback, 383 pages

euskara language

Published March 19, 1987 by Bizkaiko Foru Aldundia.

ISBN:
978-84-7752-000-9
Copied ISBN!

View on OpenLibrary

3 stars (1 review)

(EHUko Euskara Institutuaren Euskal Literaturaren Hiztegitik). Asmo Erromantiko nabariari lotuta ekin zion Aita Jose Antonio Uriartek (1812-1869), 1856an hasi eta 1869an hil zen arte, "Poesia bascongada. Dialecto vizcaíno" bilketa lanari. Maisulan honek, dena dela, ez zuen argia ikusi 1987. urtera arte. Eskuizkribua Arantzazuko komentuan gorderik egon zen, eta hantxe dago gaur egun ere.

Louis Lucien Bonaparte ezagutu zuen urte berean hasi zen Uriarte bilketa lanetan, agian hark euskalkien ikerketaz mintzatu eta bere barnean biztu zen sugartxoari jarraiki. Uriartek bilduma zehatz eta orotarikoa egiteko gogoa ageri du, erromantikoen eta dialektologoen urratsak jarraitu asmoz, Bizkaian eta XIX. mendean bizkaieraz idatziriko poema guztiak bildu nahia agertzen baitu.

Antolaketari begiratuz gero, lau sail nagusi ikus ditzakegu: "Ipuiñac", "Bertsoac", "Gabon Cantac" eta "Eusebio Azcue". Lehen sailean bertsoz idatzitako 56 alegi biltzen ditu, horietako gehienak, 27, Juan Antonio Mogelenak, eta ondoren T. Obieta, Agustin Iturriaga, Mateo Zabala eta R. Etxezarretarenak. Alegiotako batzuk argitaratu gabe geratu ziren …

1 edition

Fondo de armario

3 stars

Bilduma bat dan neurrixan, ez dok oso-osorik irakortzeko liburu bat, ez bada eze kontsultarako, edo norbere intereseko gauzen billaketarako. Hitzaurria bai: bildumia testuinguruan jartzeko balixo jeskuk, berorren protagonista nagusi bixen azterketa literarixua be eginda (JA Mogel eta E Azkue). Hortik aurrera, salto haundixak egin jittuadaz, Mogelen alegixetan adibidez (lehendik irakorritta najittuan) edo gai relijiosuetan. Indizia eta oharrak bihar-biharrezkuak dittuk autoriak bereiztu ahal izateko, eta autore "txikixen" artian, edo epigrama laburren artian (halako itturrixan, bestelako kanposantuan...) gauza interesgarrixak jatozak. Adibidez: - Durangoko zidargiñenak, ixa bertso guztiak jasota datoz. - Ramon Etxezarreta Hurtado de Amezaga, "txit" adberbixuan pareko bikin ("tint" eta "txito"). - Gerrako bertsuak, I. karlistadetakuak (espainoltasuna euskeraz goratuz, foballian legez) eta Marokokuak (bat Uriarte berana, bere alderdi pistolerua erakutsiz).

Mogel neoklasiko moralistia balixo haundikua dok, jakiña. Baiña neretako, deskubrimenturik haundiña -Durangoko plateruekin batera- Eusebio Azkue izan dok. Kasu honetan sustrai neoklasikotik, erromantizismoz bustitta datorren gizona. Gehixen gustatzen jatana: "Ironia eta …

Subjects

  • neoklasizismoa
  • erromantizismoa
  • olerkia