Erabiltzailearen profila

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 2 urte, 10 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak

Orain irakurtzen

Aitor Iturbe Gabikagojeaskoa: Lekeitio. Idatziak eta irudiak III. 1936-1975. (Paperback, euskara language, Lekeitioko Udala) 4 izar

Artxiboak arakatuz, Lekeitiorekin lotutako informazioak, gehienak argitara gabeak.

Hur-hurretik jarraitzen najabilk, Aitor Iturbek azken urtietan argitaratzen diharduzen materialak. Artxibo arakatzaille fiña, lehelengo "Kurik" aldizkarixan (4 liburuki), gero "Escolatik Eskolara" liburuan, eta oin "Kresaletik" bilduman, argitarabako informaziño, irudi eta argazki mordua jarri jittuk Lekittoko historixia maitte dogunon esku. Liburuki honetan (sailleko azkena, ustez), 1936tik honako kotuak biltzen jittuk. Ohiko moduan, lehelengo zaitixian saski naskixa eta errata zuzenketak datoz, umorez eta ikerketa lanen zailtasunekin gogoratuz. Gero, Pistolasen postal bilduma partikularra, falta jakozen "kromuak" aitzera emonez. Gero, normala dan moduan, gerriari buruzko 17 artikulotako txorta bat, hainbat gai ikututa, irudiz eta kontakizunez ondo hornittuta; neretako interesantiena, errepresiñua (afectos/desafectos), ondiok guztiz garbittu ez dan alfonbra azpiko hautsa astintzeko gonbidapena, Lekitton eta herri askotan pendiente dagon memorixa biharra. Loibak ez dake zetan aittitta-amamak egindakua ordaindu bihar, baiña ez jagok zertan betirako ixilik gorde biharrik be.

(e)k Jaime Bayly(r)en La mujer de mi hermano(r)i buruzko iruzkina egin du

Jaime Bayly: La mujer de mi hermano (Hardcover, Gaztelera language, 2001, Circulo de Lectores) 2 izar

Halan be, kontakizunan billakaeria oso ondo kontrolauta jagok, interesa mantentzeko; irakortzeko gogua emoten jok, eta atsegiña dok hori. Baiña... mentalidade karka xamarra usaintzen dok aldia guztietatik: "fideltasun" kontzeptua flotian jabilk denpora guztian (aldeko eta kontrako jarkerekin, ados, baiña kontzeptua bera kuestionau barik); gaur egunian bolo-bolo dabillen "soilik bai da baietz" ideia, ez dok esistitzen hamen (emakume protagonistiak "ez" esanez "bai" esaten jok); eta homosexualtasuna modu guztiz erreprimiduan bizitzen juek bai protagonista guztiak, bai idazliak berak.

(e)k Jaime Bayly(r)en La mujer de mi hermano(r)i buruzko iruzkina egin du

Jaime Bayly: La mujer de mi hermano (Hardcover, Gaztelera language, 2001, Circulo de Lectores) 2 izar

Bueno, zorionez erdittik aurrera hobetu egin dok gauzia. Hiru pertsonaje nagusixak 1. pertsonan kontatzen juek bere zatixa, kontalari omniszientiakin txandaka; eta horregaittik, errejistro aldaketia eten bakua dok. Dana dala, ezin juat gaiñetik kendu telenobela txar baten gidoia irakortzian sentsaziñua. :-)

(e)k Jaime Bayly(r)en La mujer de mi hermano(r)i buruzko iruzkina egin du

Jaime Bayly: La mujer de mi hermano (Hardcover, Gaztelera language, 2001, Circulo de Lectores) 2 izar

Asko estimatzen juat liburi baten hetxuria. Esan gura dot: azala, enkuadernaziñua, orrialdien papela, eurak doblatzeko gidak... zentzu horretan, argitalpen hau apartekua dok, aspaldixan ikusi doten onena. Horregaittik egitten jestak grazixia, barruko testuan kalidade eskasak. Zelako truñua, momentuz! 😂

(e)k Joseba Sarrionandia(r)en Markos Gimenoren 101 Letrakartel(r)i buruzko iruzkina egin du

Esteban Montorio, Joseba Sarrionandia: Markos Gimenoren 101 Letrakartel (Paperback, Euskara language, Pamiela) 4 izar

Markos Gimeno ermuar palindromistaren erreibindikazioa egiten du liburu honetan Joseba Sarrionandiak. Liburuak Markosen palindromoekin hainbat …

Asko gozatzen najabilk liburuan irakorketia. Palindromo ixa guztiak dittuk txapela kentzekuak (normala, onenen aukeraketia dok!), baiña batzuk... jenialak. Ilustraziño bakotxak be bere “zera” jaukak, eta testu aukeraketiak, gustora pentsatzen eta bigurguniak asmau nahixan irribarrez lagatzen gaittuk. Berbetan egon giñanian, Josebak pajinaren bat erakutsi jestan, adibide modura (Manu Sotarena, txarto gogoratzen ez badot: atentziñua deittu jestan bere gutxiespenan bidegabekerixia nabarmendu zebala, jeltzale izatiari egotzitta) eta azkenian galdetu najeutsan: “baiña hau zeiñek idatzi dau? Markosek, zeuk...?”. Orrialde horretakua aklarau jestan, baiña baitta be, irribarre bigurriz, liburua halako trikimailluz jositta dagola, apropos benetako eta asmautako aipuak ezin bereiztu ahal izateko (kontrastatze-lan monumentalakin ez bada). Horrenbestez, ixa eziñezkua dok Markosen eta Josebaren ekarpenak eta juan-etorriko hitz jolasak bereiztia: zihero txirikordatuta jagozak. Zelako ederra, eta gozagarrixa. Oin pentsatzen hasitta, Markos ni baiño urte bi gaztiagua izanda, seguru nagok Institutuan kointzididu genduala. Baiña batetik edadia, eta bestetik gaztelerazko lerrokuak euskerazkuekin asko nahastatzen ez giñala (“los kaixos” …

Pat Conroy: El Principe de Las Mareas (Paperback, Spanish language, 1993, Ediciones B) 3 izar

Erretratu psikologiko onak

3 izar

Gustau jatak liburua, nahiz eta erritmuakin arazotxuak euki dittudazen. "Amerikar ertaiñan" erretratu psikologiko bikaiñen artian, protagonista ezin sarkastikuaguan desbenturak, AEB Hegoaldeko itsasartien ekologia, eta foballa tartekatzen dittuk, eta halabeharrez (nobela oso luzia dok), gorabeherak egon bihar. Nabarmentzekuak, haundi-nahi-izan-eta-ezinda bizi dan amaren erretratua; eta helduaro bortitzetik aittitta-aro apalera pasatzen dan aittana.

(e)k Joseba Sarrionandia(r)en Markos Gimenoren 101 Letrakartel(r)i buruzko iruzkina egin du

Esteban Montorio, Joseba Sarrionandia: Markos Gimenoren 101 Letrakartel (Paperback, Euskara language, Pamiela) 4 izar

Markos Gimeno ermuar palindromistaren erreibindikazioa egiten du liburu honetan Joseba Sarrionandiak. Liburuak Markosen palindromoekin hainbat …

Bajakixat nere ikuspegixa ezin dala objetibua izan, Markos ezagutzen nebalako (oso gitxi! ikusten nabillenangaittik). Sarrerako testuak, baiña, barrua mobidu jestak, zelan gaiñera, Eibarko nere aldi aktibuenian sartu nabelako bete-betian. Aldi horretan, Ermua eta bere mobidillia erakargarri bihurtu jakun, eta beraz historixan aittatzen dirazen leku eta jente asko ezagutzen jittuadaz (Zuloa, Tono... Santi Sarmiento bera!!). Ordurako Markos buruko arazuekin hasitta jeguan -nik ez najenkixan hori- eta nik bere bertsiño potolo eta geldua ezagutu najuan, baiña beti maitagarri. Jente askok maittatuko juan Markos kontizu: izan be, bere aurreko historia trukulentuari buruz nik ez najuan sekulan tautik entzun kalian, ez Eibarren eta ez Ermuan. Badakigu herri honetan txutxumutxuak eta jentia larrutzia zenbat gustatzen jakun, ezta? Ba txalo bero bat bere inguruko jente guztiari, halan jagotiangaittik. Hori be bihotz-berogarrixa dok. Egin kontu, Puto Amoak Matematiketan taldian izenan jatorrixa ointxe ikasi dotela! 😄

Beste ohar bat: oso deigarrixa egin jatak Ermuko erdal giruan euskerian "berpizkundian" …

(e)k Joseba Sarrionandia(r)en Markos Gimenoren 101 Letrakartel(r)i buruzko iruzkina egin du

Esteban Montorio, Joseba Sarrionandia: Markos Gimenoren 101 Letrakartel (Paperback, Euskara language, Pamiela) 4 izar

Markos Gimeno ermuar palindromistaren erreibindikazioa egiten du liburu honetan Joseba Sarrionandiak. Liburuak Markosen palindromoekin hainbat …

Bufa, zelako zirradia. Ezin lagata najabik, lehelengo zati biografikua. Nik Markos 2000 inguruan ezagutu najuan, eta ez najenkixan e-zer-txo-bez hamen kontatzen dirazen bere aurreko urtieri buruz. Zelako gustora emongo netsaken besarkada haundi eta ixil bat.