Itzuli

(e)k Joseba Sarrionandia(r)en Markos Gimenoren 101 Letrakartel(r)i buruzko iruzkina egin du

Markos Gimenoren 101 Letrakartel (Paperback, Euskara language, Pamiela) 4 izar

Markos Gimeno ermuar palindromistaren erreibindikazioa egiten du liburu honetan Joseba Sarrionandiak. Liburuak Markosen palindromoekin hainbat …

Hau ete dok Sarrik Euskal Herrixan ondutako lehen idazlana? Markosengaittik poza, eta "zelebrazio" hitza dok behin eta barriro burura datortena, bere jenialtasuna deskubritziakin batera. Bizi zala ez genduan bihar zan beste estimatu, jenio askokin gertatzen dana. Irribarrez txipristintzen ginttuan. Baina hasieran esandakua: zirraragarrixa dok, baitta be, Joseba Sarrionandiak bere itzulera ostian eguneratzeko Markosen "gure mundua", Ego ibarrekua, erabilli izana. eu.wikipedia.org/wiki/Ego_ibarra "Ez dut liburu hau idatzi banekielako, baizik eta ez nekielako. 1980an joan nintzen hemengo egunerokotasunetik, 2021ean itzuli naiz, beraz ez nuen ia ezer ezagutzen Markosen garaiaz. Idatzi ahala ezagutu dut Markosen bizitza eta beste askorena. Zirraragarria egin zait, horiei ere garai interesanteak tokatu zaizkie (Slavoj Žižek filosofoak esaten zuen: "Baten bat benetan gorrotatzen baduzu, maradikazio moduan esaten da Txinan: "Garai interesanteak bizi ditzazula!", gerra eta arazo larrien sasoiak direlarik interesanteak"). Iruditzen zait Markosen eskizofrenian belaunaldi baten ibilbidea irudikatzen dela, baina hori irakurleak esango du (ea ispilutzat har dezakeen datorren "hizpilua").