Kritikak eta Iruzkinak

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 2 urte, 9 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k John Godey(r)en Pelham Uno Dos Tres(r)i buruzko iruzkina egin du

John Godey: Pelham Uno Dos Tres (Hardcover, Spanish language) Baloraziorik ez

Cuatro hombres al límite tienen a Nueva York bajo control. Agazapados entre la muchedumbre frenética …

Zelan menderatzen daben ritmua idazliak. Ez nauk harritzen hain liburu ezaguna izatia. Eta "zine" klabian idatzitta.

Bestalde, kuriosua dok soziologia txatala: "masak" (kale jente moltzuak) betetzen daben papela, beste pertsonaje bat legez.

(e)k La Segunda Guerra Mundial(r)i buruzko iruzkina egin du

La Segunda Guerra Mundial (Spanish language, 2004) 4 izar

Bueno, gerria legez, astuna dok. Biharbada Antonio pikoletuak, historialari militarra bera, gustora jarraittuko jittuk gudari, dibisiño eta ejerzito guztien juan-etorrixak, erasuak, kontraerasuak, retiradak, u-bootiak, mongomerixak eta Rimmel mariskalak (La Zorra del Desierto), baiña neretako larregi dok. Etxaukat-eta HAINBESTEKO interesik. Amaittukot liburua, bai horixe: baiña plazerrezko irakorketia baiño, nere hutsune haundi hori betetzeko eginbihar modura hartzen dotelako. Aprobetxau egin bihar juat gaiñera: argitalpen ederra dok-eta, ondo maketauta, argazki ikusgarrixak, mapa ugari... beste edozein liburu asko be astunagua egingo jataan, seguro.

(e)k John Godey(r)en Pelham Uno Dos Tres(r)i buruzko iruzkina egin du

John Godey: Pelham Uno Dos Tres (Hardcover, Spanish language) Baloraziorik ez

Cuatro hombres al límite tienen a Nueva York bajo control. Agazapados entre la muchedumbre frenética …

(e)k Julio Cortázar(r)en Rayuela(r)i buruzko iruzkina egin du

Julio Cortázar: Rayuela (Spanish language, 2013, Alfaguara) 5 izar

50ª edición conmemorativa

Irakorketa diagonalian najabik, noski. Izan be, uste juat aurreragokuan horretxegaittik kostau jatala liburuari gustua harrapatzia: Kortazarren hetorri hosua hulertu nahi eta... hezin, che.

Baiña hara zer irakorri doten: " Y ya no hay nada que hacer, como dicen los reos, uno es favorito de esto y aquello" (84. txatala).

Los reos?? Nere Markiñako paziente batzuk bebai, euskeraz ezin hobeto egitten dabenak, esan gura juat, oin dala gitxira arte erderaz ikasi ez daben familixetan sortuak, "Ni horren faboritu na" (ni horren aldekoa, horren zalea naiz esateko).

Hau irakorritta, pentsau lajeikek antxiñan ohikua zan esamolde bat dala hau: "garbittutako" hizkera akademikuan galdu dana, baiña redukto fosil batzuetan iraun dabena: mendebaldeko euskalki baten eta Argentinako lunfardoan, barrena ("reo" = arlote, parrandazale, alperra).

(e)k James Leo Herlihy(r)en Cowboy de Medianoche(r)i buruzko iruzkina egin du (Best Sellers Planeta, #45)

James Leo Herlihy: Cowboy de Medianoche (Paperback, Gaztelera language, Planeta) 3 izar

Oso ondo jagok liburua. Etxakat goguan bere garaixan hainbeste gustau jatanik. Oso mingotxa dok (Hopperren Nighthawk giro desolatuak legez) baiña Joek gorroto unibertsala hartzen daben horretan, amama pelukeria Txerrenen burua rizatzera bialtzen dabenian, ezin izan jetsat barriari eutsi. Eta hurrengo pajinan esaldi lapidarixo hau: "Iba por todas partes con el aspecto del hombre que tiene un plan. Pero ignoraba cuál era ese plan".

(e)k John Godey(r)en Pelham Uno Dos Tres(r)i buruzko iruzkina egin du

John Godey: Pelham Uno Dos Tres (Hardcover, Spanish language) Baloraziorik ez

Cuatro hombres al límite tienen a Nueva York bajo control. Agazapados entre la muchedumbre frenética …

Itxura bikaina. Hiri haundixen kaliak, eta bereziki metruak, dakan animali-saldo deshumanizatu horren nundik norakuak lazgarrixak, baiña era berian erakargarrixak dittuk. Gertakarixen aurreko girotzian murgilduta najabik, giza automata artian.

(e)k James Leo Herlihy(r)en Cowboy de Medianoche(r)i buruzko iruzkina egin du (Best Sellers Planeta, #45)

James Leo Herlihy: Cowboy de Medianoche (Paperback, Gaztelera language, Planeta) 3 izar

22 orrialdian, barrutik hutsik dagon jentian irudixa, lau zertzeladatan: "Cuando se apartaba un momento de la pequeña pantalla, se sentía confuso y desorientado. Necesitaba urgentemente las imágenes que se formaban en el televisor, y especialmente el sonido. Su vida hacía muy poco ruido, y creía que en el silencio había algo peligroso".

(e)k Ian Gibson(r)en Viento del sur liburuaren kritika egin du

Ian Gibson: Viento del sur (Spanish language, 2001, Plaza & Janés Editores) 3 izar

Karramarro desteñiduanak

3 izar

Hala begittantzen jataaz britainiarrak, hamendik aldian ikusten dittudazenian: euren ule marroi argi hori, eta azal gorri-gorrixa eguzkittan erretzen dirazenian... Jente majua dok halan be: eta, kanpotar guztiekin gertatzen dan legez, extraterrestrian edo parakaidistian ikuspegixa mantentzen juek, gure burua beste era batera ikusteko oso interesgarrixa dan espillua. Hala gertatzen jakok nobelian protagonistiari be, Espainia erdigune-hegoaldian batez be; herrialde eder horretako izaerian klabe batzuk ondo harrapatzen dittuala esango najeukek, nahiz eta modu xalo eta (batzutan) despistau xamarrian izan. Liburuak autofikziñua jirudik: pentsau lajeikek idazliak bere esperientzietatik asko erabilliko zittuala, idazteko (metodismua.. ) baiña ezin jakin pasarte estrafalarixo ugarixetatik zeintzuk dirazen benetakuak, edo beste bati gertatutakuak, edo asmautakuak. Dibertigarrixa dok, halan be. Amaieria etxatak gustau baiña: diarixo egitturiak justifikatzen bajok be, biribildu barik eta bapatekua begittandu jatak...

eibar.org/blogak/orakulua/karramarro-desteniduanak