Itzuli
La red del cazador (Hardcover, Español language, 1975, Mundo Actual de Ediciones) 3 izar

La red del cazador. Novela de misterio e intriga que narra la historia de Irina …

Postestalinismo sasoiak

3 izar

Euskal Herrixan neoestalinismua furixadan dagon honetan, kuriosua izan dok 70 hamarkada hasierako gerra hotzan giruan sartzia (hain luzia izan zan eze, fase asko izan ei jittuan). Oso gitxi jakixat horri buruz, baiña (hasieran uste nebanan kontra) idazliak ba jekixan zeozer bai. en.wikipedia.org/wiki/Helen_MacInnes Horretara, espia/diplomatiko/kazetari/politiko entsalada horretan esaten ez dirazen gauzak gehixago dittuk agerikuak baiño, eta horrek siñisgarrittasun haundixa emoten jetsak kontakizunari. Gaiñera, bigarren zatixian erritmo literarixua be pizten joiak (oso ondo graduauta jagok liburuan zihar), Italiatik Suitzara egindako igesaldixan kazarixak ehizara hurreratu ahala.