Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Iñigo Antsorregi Dierez(r)en Nire minaren etxean(r)i buruzko iruzkina egin du (Ezta baida, #044)
Aber, oso ondo jagok nere interes nagusixan aldetik (terapeutikua). Batez be depresiño zeinuak daken lagun edo pazientiekin erabiltzeko errekurtso modura hartu juat, eta zentzu horretan URRIA dok. Are, depresiñua izan barik be norberak egun tristiak dittuazenerako be baleko ikuspegixak etara leikiazela uste juat.
Literarixo aldetik ostera, ejem... Ni ez nauk autoridade bat, ezta gitxiago be (arrantzaka dabillen astotxua baiño ez) baiña irakorle modura, testua kontsistentzia gitxikua begittantzen jata. Ahuak emon ahala botatakua. Esaldi preszindible nahikotxokin. Nik neure buruandako idazten dittudazen parrastaden modukua. 😃 Biharbada gidoigintzian deformaziño.profesionalez, eta monologuen usain nabarmenakin (antzerkizalia naiz, baiña ez monologozalia) Etxata larrixa iruditzen, e? Horrek be (espontaneidadiak) balixo haundixa jaukak, batez be arlo terapeutikuan, eta lehenago esan juat: horixe izan dok neretako lehentasuna, liburu hau jiratzefakuan. Pozik beraz. Eta irakortzeko gogoz. Momentu honetan, "etenaldi musikala" eginda, autorian gomendixua fin jarraitzeko. 😉