Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Iñigo Antsorregi Dierez(r)en Nire minaren etxean liburuaren kritika egin du (Ezta baida, #044)
Behar-beharrezkoa
4 izar
Bere kodigo formalekin dakadazen arazuak gaindittuta, mamiña dok hamen inportantiena. Idazliak berak jiñok modu garden-gardenian: "Gaiari buruz hitz egitea lagungarria dela ohartu naiz. Onura asko dakar. Ez niretzat bakarrik. Horregatik idatzi dut liburu hau. Irakurle maitea, ez dakit zein den zure egoera... Depresioan aurkitzen bazara, gauza asko azpimarratu nahi dizkizut (...)". Nere ustez, ondo baiño hobeto lortzen jok helburua; eta liburu hau aldian izango juat beti, nere inguruko batek premiñia dakanerako. Eskerrikasko Iñigo.