Kritikak eta Iruzkinak

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 3 urte(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Estanislao Jaime de Labayru y Goicoechea(r)en Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru(r)i buruzko iruzkina egin du (Caja de Ahorros Municipal de Bilbao)

Fermín Herrán, Estanislao Jaime de Labayru y Goicoechea: Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru (Paperback, Spanish language, 1978, Caja de Ahorros Municipal de Bilbao) Baloraziorik ez

1896ean, "Biblioteca Bascongada de Fermín Herrán" argitaratzen hasi zen. Bilduma horretan, Herranek euskal gaiari buruzko …

Zer dan gero, historixako gorabeherak norbere interesetara makurtzia. Labairuk bere sektakide follaniñoak ikusten ez dittuan legez, Bizkaiko jaun tint gorenen hagiografietan ez jok "traidore" edo "txaketero" berbarik aittatzen, ez bada eze "este acto de Lope Iñiguez no sólo fue de consumado político, sino muy justificado, etc etc", 1076xan errege naparren zerbitzutik Gaztelakora pasatzen danian. Baiña logikua da, jente batek historia osuan mantendu daben konstantia dok-eta. Azken urtietan: euskal pizkundian abertzale zintzua, gero Mobimiento Nazionaleko kidia, gero democratadetodalavida...

(e)k Steinbeck(r)en Saguak eta gizonak liburuaren kritika egin du (Eleberria, #116)

Steinbeck, Íñigo Errasti Aranbarri: Saguak eta gizonak (Paperback, euskara language, Alberdania) 4 izar

Saguak eta gizonak John Steinbeck Nobel saridunaren nobela bat da 1937an argitaratu zena. George Milton …

Baztarrekuak protagonista

4 izar

Letra larrizko Historia baztarrian geratutakuenen historiak erakargarrixak dittuk, zati baten geure buruak ezagutzen doguzelako, eta beste zati baten geu baiño txartuago bizi dan jentia dagolako ikusten dogulako. Liburuko baztartutako pertsonaje bakotxak bere unetxua jaukak, eta erdi aldetik sumau lajeikek amaieria trajikua izango dala.

(e)k Steinbeck(r)en Saguak eta gizonak(r)i buruzko iruzkina egin du (Eleberria, #116)

Steinbeck, Íñigo Errasti Aranbarri: Saguak eta gizonak (Paperback, euskara language, Alberdania) 4 izar

Saguak eta gizonak John Steinbeck Nobel saridunaren nobela bat da 1937an argitaratu zena. George Milton …

Bere garaiko kodeetan -1920 hamarkadan, eta askoz be geruago bebai, izar bidietako umiak hondakin sozialak ziran- ezgaitasun mentalan gaiñeko ikuspegi enpatiko eta xamurra erakusten jok autoriak. "(Lenny) Tipo jatorra da -esan zion Slimek-. Batek ez dauka buruargia izan beharrik tipo jatorra izateko. Batzuetan, iruditzen zait guztiz bestera izaten dela hori: hartu edozein tipo benetan argia dena, eta ikusiko duzu, ez dira ia inoiz jatorrak izaten".

(e)k Lana Corujo(r)en Han Cantado Bingo liburuaren kritika egin du

Lana Corujo: Han Cantado Bingo (Paperback, Español language, 2025, Reservoir Books) 5 izar

EL DEBUT NARRATIVO DE UNA POETA E ILUSTRADORA: DOS HERMANAS UNIDAS POR UN JUEGO, UN …

Edukixa zein edukiña

5 izar

Normalian nere puntuaziño gehixena 4kua izaten dok, 5a banako liburuetarako gordeta. Hauxe dok bat. Alde askotatik gustau jatak: kontatzen dana; egitturia; kapitulu izenburuen numeruekin egindako jolasa; elipsisak; familia desegitturatu baten be maittasunak lekua dakala erakustia; gai bildurgarrixa izango litzaketa -neretako bai- xamurtasunez, xalotasunez eta umorez gozatzia; Lanzaroteko lurra eta horra lotutako jentia; gaztetasuna eta zahartasunan elkarbizitzia; hazkundiak, heldutasun faltak eta bildurrak... gai asko, modu oso intelijente eta enpatikuan tratatzen dittuk, irakorketia interesgarrixa eta atsegiña aldi berian bihurtuta.

(e)k Greta García(r)en Solo quería bailar liburuaren kritika egin du

Greta García: Solo quería bailar (Paperback, español language, Tránsito) 4 izar

Katarsisa

4 izar

Liburu ona begittandu jatak. Hizkuntza hautua kuriosua dok, eta etxuak oso-osorik ulertu (zeren arabera egitten dau protagonistiak andaluzieraz, baiña azken zatixan gaztelera batuaz??), baiña gustau jatak oro har. Kontakizuna ondo eruanda jagok, ez dok errez-erreza jarraitzeko, baiña historixian interesak zailtasuna gainditzen jok. Eta, panfletarixua izan barik, mezu sozial argi bat jaukak azpixan.

(e)k Greta García(r)en Solo quería bailar(r)i buruzko iruzkina egin du

Greta García: Solo quería bailar (Paperback, español language, Tránsito) 4 izar

Ba bai: berba jarixo/ufalan azpixan kritika gogorra jagok. Zirimirixak, ixa konturatu barik, lurra sendo bustitzen daben modura, kontakizun honetako txorreo barregarrixak Kultura Administraziñuakingo, eta bereziki farandula arlokuakingo kritika zorrotza eta sakona jaukak, nepotismua, txupapollismua (txupakoñismua barik) eta artixten arteko miserixak barne, baitta osasun mentalan (anorexixian) ikuspegi interesgarrixa be. Fondo modura, eta kontakizun umoretsuan azpixan, kartzelako bizimoduan erretrato interesgarrixa be (kritikarik bihar ez dabena, deskribapen hutsakin nahikua).

(e)k Greta García(r)en Solo quería bailar(r)i buruzko iruzkina egin du

Greta García: Solo quería bailar (Paperback, español language, Tránsito) 4 izar

Uste eze liburu hau irakurgatxa egin jakola hainbeste pertsonari. Ez nauk harritzen: punto y aparterik bako berba parrastada batek, Phil Expectorren soiñu-horma lakotxia, baiña burutaziñuenaz nekagarrixa izan lajeikek. Baiña nere ustez pose bat dok: pentsau nahi juat idazliak rekreau nahi daben jarixo kantsagarrixa dana, pertsona batzuen karakteristikua, baiña azpixan historia interesgarrixa dakala. Kontakizun talegeruaz gain (hori beti interesgarri).

(e)k Xabier Montoia(r)en Lautadako mamua(r)i buruzko iruzkina egin du

Xabier Montoia: Lautadako mamua (Euskara language, Elkar) 4 izar

XIX. mendea sartuxea da; modernitatearen zantzu batzuk han-hemen barrundatu arren, lur-lanari eta betiko ohiturei loturik …

Sorpresia hartu juat, gure amak (30 hamarkadan Bittorixan hazittakuak) hainbestetan aittatutako Sakamantekas topatzian. Izan be, Montoiak lizentzia literarixo asko hartu bajittuk be, begi bistakua dok -nahiz eta eusko label top serial killerra aittatu ez- Juan Diaz de Garaio dala bere protagonistian inspiraziño nagusixa. eu.m.wikipedia.org/wiki/Juan_D%C3%ADaz_de_Garayo

(e)k Isabel Allende(r)en Hija de la Fortuna liburuaren kritika egin du

Isabel Allende: Hija de la Fortuna (Spanish language, 2002, Planeta Deagostini) 4 izar

A Chilean woman searches for her lover in the goldfields of 1840s California. Arriving as …

Txiletik Kaliforniara

4 izar

Amaiera abrupto irekixa etxatak asko gustau: irakorle konbentzional xamarra naizen aldetik, garatutako harixak eta pertsonajiak zetan amaitzen dirazen jakitteko gogoz geratu nauk. Halan be, ordura arte liburua asko gustau jatak, erregular! Metropolixetatik independizau barriko hainbeste herrialde (Txile, Mexiko eta AEB), eta euren arteko tirabiretan, familia eta lagun batzuen nundik norakuak jarraitzen doguz. Neuretako interesantiena, Txileko izaera "estiraua", eta Kalifornia inguruko kaosa, AEBetako Sezesiño gerra aurretiko giruan.