Abstraktuegia
Kritikak eta Iruzkinak
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Porrumentzio Nishida, Kitarō egilearen Indagacion del Bien irakurtzeari utzi diot
Porrumentzio (e)k Mikel Alvarez Sarriegi(r)en Euskalia liburuaren kritika egin du
Berritzailea izanda ere, ez zait gehiegi gustatu
3 izar
Askok esan zidaten sekulako liburua zela, eta ulertzen dut zergatik, berritzailea delako: euskal kultura hartu eta zientzia fikziora eraman.
Baina niri ez zait horrenbeste gustatu, batez-batez ere, idazkerarengatik. Akademiaren araberako zuzentasun linguistikoa barneratu dudanez ikasketetan, kosta egiten zait hori betetzen ez duten kontu formalak irakurtzea. Eta liburu honetan badaude holako "akats" nabarmenak, bi nabarmenenak subjektua eta predikatua komaz bereiztea (intonaziotik gertuago egon dadin edo) eta aurretik eta gero aipatutakoei erreferentzia egiteko erabiltzen diren erakusleak (hori/hau). Gehien lehenengoak egin dit traba, ez nuelako ulertzen esaldia, uste nuelako tarteki bat zela komaren ondorengoa, eta ez.
Beraz, historikoki liburu garrantzitsua eta onuragarria da, baina nik ez dut hain gustura irakurri.
Porrumentzio (e)k Wayne W. Dyer(r)en Tus Zonas Erroneas liburuaren kritika egin du
Norbere burua hobeto ezagutzeko oso lagungarria
4 izar
Bilatu gabe aurkitu nun kalian, bizitzaren sorpresa txikiak. Irakurtzen jarri, ta (psiko)terapian landutakoan oso haritik zijoala ikusi nun. Laburpen laburtuena, besteei kaso gutxio ta zui gehio iteko da, begirada kanpotik barrura aldatzea, gertaerak gertaera, guk nola hartze degun dalako gakoa, ze garrantzi emateiogun ta zenbateaño erabaki dezakeun nola hartu.
Oso liburu ona, ne ustez. Lagun askoi ai naiz gomendatzen, ta hau irakurtzen ai zeatenei ere, jakiña.
Zeba ez dizkioten bost izar jarri? Erabiltzeitun adibideak zaharkituta daudelako. 60-70ko hamarkadetakoa da, ta adibideak orduzkoak dialako, AEBetan eta ikuspegi oso maskulino, txuri ta (erdiklaseko) dirudunena. Adibideak ez dia egokiak gutzako, bñ mamia bai, ta adibideak estrapolatu in daitezke, o berriak sortu.
Porrumentzio erabiltzailea Wayne W. Dyer(r)en Tus Zonas Erroneas irakurtzen hasi da
Porrumentzio (e)k Juanjo Pagola Urteaga(r)en Interpretearen eskuliburua liburuaren kritika egin du
Hasteko egokia
4 izar
Euskaraz interpretatzearen inguruko oinarriak ondo-ondo azaltzen ditu. Hasieran historia pixka bat ematen du, gero interpretazio motak aurkeztu, jarraian banan-banan haietan sakondu eta, bukatzeko, arazo ohikoenak aurkezten ditu. Hori guztia modu irakurterrazean idatzita, baliabide literarioz josita (adibideak, metaforak, konparazioak...) eta ahozko hizkeratik oso gertu. Gainera, behin eta berriz errepikatzen dituenez kontu berberak, nahiko erraz barneratzen dira.
Alde txarrean, zertxobait zaharkituta geratu da kontatzen duena, batez ere euskararen egoera soziolinguistikoari eta teknologiei dagokionez. Bestalde, idazkeran, aposizio asko eta asko sartzen ditu eta zaila da, askotan, esaldiaren haria jarraitzea.
Porrumentzio erabiltzailea Juanjo Pagola Urteaga(r)en Interpretearen eskuliburua irakurtzen hasi da
Porrumentzio erabiltzailea Noah Gordon(r)en El Medico irakurtzen hasi da
Porrumentzio (e)k Harper Lee(r)en To Kill a Mockingbird liburuaren kritika egin du
Bestelako liburua
4 izar
Orain arte irakurri ditudan liburuekin alderatuta oso ezberdina da hau. Horregatik dezente kostatu zitzaidan erritmoa eta gustua hartzea, 100. orrira arte edo ez nuelako jakin zer kontatu nahi zidan... eta gero ere, antzeko jarraitu du.
Bestelako liburua da, ume baten ikuspegitik dagoelako kontatua. Eta umeek emozioez gidatzen dute beren burua, ez justiziaz, ez gizalegez. Eta horrexegatik kontatzen du egunerokoa, detaile txikienari ere garrantzia emanda; eta, guzti horren artean, helduoi garrantzitsuagoak iruditzen zaizkigunak aipatzen ditu: justizia, arrazakeria, epaiketak, hilketak... baina beti eragiten dizkion emozioetatik abiatuta. Horregatik da bestelakoa liburua hau, eta, azkenean, liburuak horixe kontatu nahi zidala ondorioztatu dut: umetasuna.
Porrumentzio (e)k Harper Lee(r)en To Kill a Mockingbird(r)i buruzko iruzkina egin du
Porrumentzio erabiltzailea Harper Lee(r)en To Kill a Mockingbird irakurtzen hasi da
Porrumentzio Mark Legasse egilearen Anarkherria 1986-2011 irakurtzeari utzi diot
Porrumentzio (e)k Mark Legasse(r)en Anarkherria 1986-2011(r)i buruzko iruzkina egin du
Porrumentzio (e)k Noah Gordon(r)en El Medico irakurri nahi du
Porrumentzio erabiltzailea Mark Legasse(r)en Anarkherria 1986-2011 irakurtzen hasi da
Aspaldi nekan liburu au burun, ta lengo batian berriz goatu zitzaiten, "Oihan hitzean mundua" irakurtzen ai nitzala. Asi naiz irakurtzen ta bueno, kutxu zarra daka, ta zati batzuk naiko gaixki idatzita daude, bateze euskerazkoak, oso gaixki ta zuzendu gabe: itzaurrean esate'anez, gogo aundiz ta profesionaltasun gutxiz itzulitako euskera
Ikusiko deu zer dakan eduki-edukiak, oain itzaurreekin nolako







