Kritikak eta Iruzkinak

Mikel Iturbe

miturbe@paperjale.eus

duela  urte 1, 9 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Clay Blair(r)en Hitler's U-Boat War liburuaren kritika egin du

Clay Blair: Hitler's U-Boat War (Paperback, 2000, Modern Library) 4 izar

Review of "Hitler's U-Boat War" on 'Goodreads'

4 izar

Atlantikoko guduaren lehen erdiaren analisi sakona kronologikoki egiten duen liburua, maila politiko eta estrategikotik hasita, zehaztasun guztietaraino: patruila, itsaspeko... guztiak gainbegiratzen ditu. Nahi besteko informazioa ematen du, eta nahiz eta batzuetan dauden patruila, ontzi eta kapitainen jarraipena egitea zaila den arren, gustura irakurri dudan liburua da.

Egia da Blair nahiko lerratuta dagoela AEBetarantz, eta berak ateratzen dituen ondorio batzuekin ez nago guztiz ados, baina irakurketa modura oso ona iruditu zait, eta lan historiografiko bikaina egin duela ezin da ukatu. Atlantikoko guduari buruzko liburu osatuenetakoa da, eta gaia interesekoa izanez gero, irakurri beharrekoa.

Hori esanda, ez dut oraindik erabaki ea bigarren zatia (1943-1945 artekoa) irakurriko dudan edo ez, bigarren zatia jada ez baita horren interesgarria niretzat.

(e)k Steven Pressfield(r)en Gates of Fire liburuaren kritika egin du

Steven Pressfield: Gates of Fire (Paperback, 2005, Bantam) 3 izar

Godine 480.pr.Kr. kod Termopila (Vruća vrata) na sjeveru Grčke odigrala se najveličanstvenija bitka za slobodu …

Review of 'Gates of Fire' on 'Goodreads'

3 izar

Greziarren eta persiarren arteko guduen testuinguruan, maiz gomendatzen da Gates of Fire. Eleberri historiko entretenigarria da eta gizarte espartarraren erretratu nahiko zehatza egiten du, Termopiletako guduan borrokatzen duen Xeonesen ahotik. Agian ez nuke maisulan modura definituko, baina gaia interesatzen zaionarentzat ondo egon daiteke.

(e)k Terry Pratchett(r)en Reaper Man liburuaren kritika egin du (Discworld, #11)

Terry Pratchett: Reaper Man (Paperback, 2005, Corgi) 2 izar

Review of 'Reaper Man' on 'Goodreads'

2 izar

Discworld-eko seriearekin gehienetan gertatzen zaidan modura. Gustatu zait, baina pixka bat epel utzi nau. Egia da Pratchett-en ironia eta lengoaiaren maisutasunak irribarre bat edo beste ateratzen duela, baina nire kasuan ez agian hortik irakurri dudan bezainbeste. Hasiera eta bukaeraz disfrutatu dut, erdi partea luze egin zaidalarik.

Gomendagarria, bai, baita entretenigarria ere. Lezio batzuk ere ematen ditu. Baina oraindik ez dut "klik" Discworldekin.

(e)k Anónimo(r)en Las mil y una noches liburuaren kritika egin du

Anónimo, Margarita Castells Criballés, Dolors Cinca Pinós: Las mil y una noches (Paperback, 2013, Austral) 5 izar

Review of 'Las mil y una noches' on 'Goodreads'

5 izar

Zer esan liburu honi buruz. Ipuin eta kontakizunak, bata bestearen barruan harilkatzen direnak, eta era errazean irakurri daitezkeenak, (nahiz eta denbora luze igaroten bada irakurraldien artean haria galdu daitekeen...).

Nik irakurritako edizioan (Eliburutegian eskuragarri dagoena), gauak 282 dira eta Mila eta bat gauak famatuak diren hainbat istorio (Ali Baba, Aladino, Simbad...) ez daude. Horren arrazoia jatorrizko arabierazko Mahdi-ren eskuizkribuan baitago oinarrituta, eta ez Galland-ek egindako bilduman.

Dena den, oso irakurgai gomendagarria, erraz irakurtzen den klasiko bat, oso entretenigarria.

(e)k Όμηρος(r)en Odisea, La liburuaren kritika egin du

One of the most significant treasures of the mankind. This epic poem tells the adventures …

Review of 'Odisea, La' on 'Goodreads'

5 izar

Zer esan, mendebaldeko kulturan hain garrantzitsua den obra honetaz. Istorio aski ezaguna niretzat, hainbat bider filme eta erreferentzia kulturaletan ikusia, esan behar da liburuak berak baduela konplexutasun handiagoa, filmeetan ikusitako irudi sinplistaz harago. Batzuk aipatzearren, protagonistaren izaera ez hain "ona", denboran eta narrazioan ematen diren jauziak, kokapen informazio osoa... Aipagarria da, nola Odisean ezagunenak diren pasarte batzuk (sirenena, adibidez) nola labur aipatzen diren liburuan, eta hain ezagunak ez diren asko (Telemakorekin zerikusia dutenak) nola diren hain garrantzitsu.

Oro har, irakurketa ederra izan da. Esfortzu (pixkat) eskatzen duen arren, merezi izan duena. Odisea, filmeetan ikusi duguna baino askoz gehiago da.