Mikel Iturbe (e)k Edorta Jiménez(r)en Nikole bijotzekua liburuaren kritika egin du
Review of 'Nikole bijotzekua' on 'Goodreads'
4 izar
Liburu honetan Edorta Jimenezek Nikole Atxikallenderen historia plazaratzen du, Sabino Aranaren ezkontidea izan zena. Bertan, Nikoleren bizitza kontatzen da (zoritxarrez besteen ahotik beti): jaiotzatik hasita, izandako bi ezkontzetara eta guda osteko heriotzera, ikuspuntu pertsonal batetik. Sabino Aranaren azken urteetako ikuspegi oso pertsonal eta intimoa ere erakusten du.
Orokorrean, asko gustatu zait liburua eta ez nekizkien gauzak ikasteko balio izan dit. Hori esanda, kostatu zait Jimenezen idazketa-estilora moldatzea (Pandemiako lehen itxialdiarekin egiten dituen konparaketak, psikofoniak...), nahiz eta gero gustura irakurtzeko moduko erritmoa hartu. Era berean, gustura ikusiko nituen baita liburuan aipatu eta egileak ikusitako argazkiak, baita Sukarrieta inguruko mapatxo bat ere, aipatzen diren etxalde desberdinen artean era errazagoan kokatzeko.
Hau esanda, gaiari buruz kuriositatea izan dezakeen edonorentzat da gomendagarria liburua.