Itzuli
Unai Elorriaga López de Letona: Francesco Pasqualeren bosgarren arima (Euskara language, Susa) 4 izar

Sapriko galdaragileen seme eta biloba, gazterik hasi zen Francesco aitaren tailerrean metala bihurritzen, umetan ia. …

Francesco Pasquale eta beste

Baloraziorik ez

Ez engainatu! Ez da nobela bat. Ipuin bilduma bat da. Francesco Pasquale ipuin guztiak josten dituen haria besterik ez da. Batzuetan protagonista gisa ageri da, beste batzuetan aitzakia gisa.

Hiru musikari ageri dira liburuan: Richard Wagner, Robert Schumann eta Giuseppe Verdi. Francescoren garaikideak izatea da han agertzeko arrazoia. Oso joko polita proposatzen du liburuak: kapitulo banatan haien biografia labur bat egiten da, eta aurrekoan horien bizitzaren parte bat fikzionatu egiten du. Alderantziz egina testua hobeko ulertuko zen, baina ez zuen efektu bera izango! Gustatu zait.

Antzeko zerbati gertatzen da Francescorekin. Haren biografia kasik amaiera aldean agertzen da. Agian interesgarria izan zitekeen irakurketa handik hastea.

Francesco Pasquale 1825an jaio zen Sapri herrian eta Bermeon hil 1910ean. Sapri Italiako hegoaldean dago, Campania eskualdean, Amalfiko kostaldean. Napoli da Campainiako hiriburua. Bitan bisitatu dut Napoli eta bietan egin dugu txangoren bat Amalfiko kostalde horretara: Sorrento eta Positanora... Saprira ez. Ez gara horren hegoaldera iritsi. …