katukinabarra (e)k Bruno Bessadi(r)en Lehoi-ogroa 2 liburuaren kritika egin du (Lehoi-ogroa, #2)
Interesgarriago bilakatuz
5 izar
Lehen liburukian aurkeztu eta garatzen hasi zena hobetzen doa hemen. Iraganari buruzko informazio gehiago lortuko dugu eta batzuentzat zentzugabea zirudienak logika bereganatzen du oraingoan.
Estetikoki ederra izaten jarraitzen du eta pertsonaia berriak sartzerakoan aniztasunaz gozatu ahal izango dugu.