Erabiltzailearen profila

Dabid 🇵🇸

desertorea@mastodon.eus

duela urte 1, 6 hilabete(e)an batu zen

“Zeruak, ilunabarrean, lore haragijalea zirudien."

🐘 Mastodonte-hazlea. 🧑‍🚀 Fedibertsolaria. 📢 Aktibista. ✍️ Blogari panfleteroa (orain gutxiago).

🐧 , 🧠 🎒 , 📚 , 🎲 , 🗨️ .

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Erabiltzailearen aktibitatea

liburuak, bere lehen orrialdeetan, oso lan ona egiten du incel-ak, shitposting-a eta manoesfera zer diren modu errazean azaltzeko. Horrek guztiak mundu mailan eskuin muturraren hazkundean nola eragin duen aztertzen du ere.

Gai hauei buruz gehiago ikasi nahi baduzu, bi liburu gehiago gomendatzen dizkizut: "La cultura del odio" (Talia Lavin) eta "Antisocial" (Andrew Marantz). Biak ala biak bikainak.

Carl Sagan-en 🪐 ikusten ari naiz bazkalorduan, eta egia da tipoak kontzeptu batzuk ulergarri bihurtzeko gaitasun itzela zeukala.

Adibidez, lehen kapituluan, oso adibide ona iruditu zitzaidan unibertsoaren existentzia urtebetera eskalatzea eta eskala horretan gizateriaren historiak abenduaren 31ko azken minutua baino ez zuela hartuko esatea. Izan ere, hain handia izanik, beste era batera imajinatzea ezinezkoa bihurtzen den zerbaiten ikuspegi ukigarria ematen dizu.

avatar for desertorea@mastodon.eus Dabid 🇵🇸 bultzatuta
Lehendakariaren alaba (Euskara language, Elkar) 4 izar

2026an hasi eta 2040 arte, arrapaladan eramango zaituen thriller azkar bat duzu esku artean, Euskal …

#LehendakariarenAlaba-k ez nau erabat asebete

3 izar

Liburuak distopia baten aurrean kokatzen gaitu, eta distopia hori termino materialetan bideragarria izateaz gain, etorkizun ez hain urrun batean gauzatu zitekeen. Behintzat, maila batetan, ez da horren eroa. Klima-aldaketak eragindako triskantzak eta faxismoaren gorakadak osatzen dute lan honen oinarria. Hori da idazleak ezarri duen orekaren ertzetako bat, bestea (ETA Berria deitu duena), thriller-ak berezkoak dituen suspentzea eta intriga ez zapuztearren ez ditut aipatuko (oso erraza delako izorraki batekin topo egitea).

Hala ere, onartu behar dut ez zaidala sinesgarria iruditu. Ideiaren berezko potentziala ulertzeko gai naizen arren, ez du lortu nire arreta osoa harrapatzea. Bereziki Malenen eta EH Bilduren kontakizunak. Agian kronika- edo memoria-egituragatik, ez nau erabat asebete. Ebidenteegiak izan daitezken elementuak aurkitu ditut, beti ere, nire iritzi apalean. Eta bai, historia errepikatzen dela esaten dugu sarritan, baina...

Amaierari dagokionez, ordea, interesgarria iruditu zait nola marraztu dituen ama-alabaren arteko giza harremanak eta nola itxi duen zirkulua.

avatar for desertorea@mastodon.eus Dabid 🇵🇸 bultzatuta

(e)k Joan Mari Irigoien(r)en Babilonia kritika egin du

Babilonia (Paperback, Euskara language, 1989, Elkar) 4 izar

Babilonia zen antzinateko herri bat, Isaias profetak bortizki madarikatu zuena. Babilonia zen baserri baten izena, …

Irakurle askok esaten dute ez dutela liburu gogokoenik

5 izar

Irakurle askok esaten dute ez dutela liburu gogokoenik. Nik bi ditut. Egia da liburu kuttun gehiago ditudala, baina galdetzen didatenean esaten dut nire liburu gogokoenak Harper Leeren "To Kill a Mockingbird (Matar a un ruiseñor)" eta John Steinbecken "The Grapes of Wrath (Las uvas de la ira)" direla. Bada, uste dut hemendik aurrera hasiko naizela esaten "Babilonia" nire liburu gogokoenen artean dagoela.

Zergatik? Erabat liluratuta utzi nauelako. Nire ustez, gauza on asko ditu, zure etxean bezala sentitzeko girotze aparta, irakurketa oso dinamikoa eta adiktiboa egiten duten narratzaileak, eta aurkezten digun aldi historikoari dagokionez, erakarri nauen istorioa. Beste gauza askoren artean.

Elementu batzuk aipatzearren, girotzeari dagokionez, esan behar da 190 urte baino gehiago pasatu direla nobelaren istorioa kokatzen den garaitik, hala ere, ez da zaila Bedania eta Babiloniako atmosferan sartzea, nire uste apalean, zoragarri deskribatuta dagoelako. Narratzaileei dagokienez, bereziki gustatu zait Kaxiano, oso erraza baita harekin konektatzea, "To Kill a Mockingbird …

avatar for desertorea@mastodon.eus Dabid 🇵🇸 bultzatuta

(e)k Lide Hernando(r)en Izotz ura kritika egin du

Izotz ura (Paperback, Euskara language, Susa) 4 izar

Denbora da Saioa eta Mara ez dabiltzala elkarren gertuan. Lehena irakasle dabil, haur bat izan …

Libe Hernandoren literatur debutak oso liburu atsegina ekarri digu

5 izar

Libe Hernandoren literatur debutak oso liburu atsegina ekarri digu. Bere pertsonaiekiko identifikazioa ia saihestezina da, eta bere lanak hainbat gairi buruzko hausnarketa interesgarria eskaintzen du, hala nola musika, helduarorako urratsak eta adiskidetasuna, besteak beste. Jorratutako gai nagusiak horiek badira ere, irakurketaren esperientzia aberasten duten beste elementu batzuez zipriztinduta dago kontakizun hau.

Bereziki gustatu zait flashbackak erabiltzeko modua informazioa pixkanaka eskaintzeko, irakurlearen beharren arabera.

Liburu hau Elegose irakurle taldean (@elegose@mastodon.eus) irakurri genuen, fedibertsoan, eta aitortu behar dut aukeratu genuenean ez zitzaidala deigarria egin. Hala ere, irakurtzen hasi bezain pronto, erabat harrapatu nau.

avatar for desertorea@mastodon.eus Dabid 🇵🇸 bultzatuta

(e)k Jon Arretxe(r)en Ez erran deus kritika egin du

Ez erran deus (Paperback, Euskara language, Erein) 5 izar

San Frantzisko auzoko kameren arduradun berriak hamaika bider errepasatu ditu irudiak azken hilabetean; baina alferrik, …

Igande arratsaldez gozatzeko liburu on bat

5 izar

Liburu hau irakurtzen dudan bigarren aldia da (@elegose@mastodon.eus irakurle taldean irakurri genuen 2019ko apirilean). Bere momentuan, ez zen nire gustukoa izan. Hala ere, orain gure detektibe Toureren historia osoa ezagututa eta Jon Arretxeren umorea hobeto ulertuta, bigarren irakurketa askoz atseginagoa izan da. Liburu ona iruditzen zait igande arratsalderako. Frenetikoa izan daitekeena.